13:03

telebista

ETB2, eguneko kanal ikusiena

728.000 ikus-entzulek jarraitu zuten telebistaz Fito & Fitipaldis taldearen kontzertua

134.000 ikus-entzuleko bataz bestekoa izan zuen Euskadin eta eragin esparruan EITBk ekoiztutako kontzertuak ETB2n. Halaber, 389.000 laguneko audientzia metatua izan zuen.

  • Fito & Fitipialdis taldea, Bilbon. (Irudia: EFE)

    Fito & Fitipialdis taldea, Bilbon. (Irudia: EFE)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EITBk ekoiztutako Fito & Fitipaldis taldearen kontzertuak 728.000 ikus-entzuleko audientzia izan zuen, bataz beste, Estatu osoan. ETB2k eta RTVEek eman zuten batera, azken hauek Euskal Komunikazio Taldearekin lotutako hitzarmenari esker. Hartara, Euskadin  171.000 laguneko audientzia izan zuen,

EITBk jarraipen zabala egin zion musika ikuskizun handiari eta ETB2n, % 19,7ko audientzia eta 134.000 ikus-entzule izan zituen bataz beste. Horrez gainera, 389.000 lagunek egin zuten bat emanaldiarekin uneren batean.

ETB2, berebat, eguneko kanalik ikusiena izan zen % 11,8ko audientzia-zatiarekin

Bestalde, La 2 kanalarentzat ere oso garrantzitsua izan zen kontzertuaren emanaldia: eguneko saiorik ikusiena izan zen eta 594.00 ikus-entzuleko audientzia izan zuen.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena