telebista
22:15ean
EITB Media
Carolina Calvo kazetariak eta Joan Vinós kamerak bertan bizi diren euskaldunen eskutik ezagutuko dituzte Titoleko paraje eta herri ikusgarrienak.
Carolina Calvo Tirolean.
Informazio gehiago (1)
"Vascos por el Mundo" saioak Alpeetako bihotzera egingo du bidaia gaur gauean, Tirolera, hain zuzen ere. Carolina Calvo kazetariak eta Joan Vinós kamerak bertan bizi diren euskaldunen eskutik - Inés Román, Eider Bidaurratzaga, Aitor Morilla eta Paula Urruticoehche - ezagutuko dituzte Tiroleko herri eta sekretuak.
Hasteko, Innsbruck hiriburua bisitatuko dute, Neguko Joko Olinpikoak bi aldiz, 1964ean eta 1976an, hartu dituen hiria. Gainera, inguruko hanbat herri ezagutuko dituzte, horien artean, Hall in Tirol, Tiroleko alde zaharrik handiena duen herria. Halaber, eskualdeko gastronomia aberats eta gozoa dastatuko dute.
Gainera, Tiroleko azaleraren % 13a besterik ez omen da bizitzeko egokia. Izan ere, 3.000 metrotara, 500 mendik eta 600 glaziarrek osatzen dute Tiroleko paraje ikusgarria. Horregatik, eskia eta snowboarda egiteko toki ezin hobea da.
"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa