13:20

telebista

22:00etan

Oreka TX Menorcan, gaur, "Oholtzan" saioan

EiTB

Horren aurretik, Maite Itoiz eta John Kellyren kontzertua izango da ikusgai.

0:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ilaski Serranok aurkeztutako "Oholtzan" saioak bi emanaldi eskainiko ditu gaurkoan. Gaua Maite Itoitz eta John Kellyren kontzertuarekin hasiko da; eta ondoren, Oreka TX  Menorcan emandako kontzertua izango da ikusgai.

Maite Itoiz eta John Kelly izango dira larunbateko lehen protagonistak. Nafarroan, Aralarko San Miguel santutegian grabatua, soprano nafarrak eta musikari irlandarrak Laboa, Lertxundi, Lete edo Oskorri bezalako artisten lan tradizionalak bildu dituzte, ukitu berezia emanez. Toti Martinez de Lezea, Ivan Allue "Txistuman" eta Aukeran Dantza Konpainia ere arituko dira.

Ondoren, Oreka TXen txanda izango da. Oreka TX taldearen "Harria-Herria" ikuskizuna izango da, Pedra Viva Jaialdian. Proiektu horretan, boskotearen azken urteetako ibilbide musikalaren emaitza islatzen da. Eurekin  Mixel Ducau, Juanjo Otxandorena eta Iñigo Egia ere arituko dira.

"Oholtzan" saioa gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena