Bertsolaritza

kultura

- Bertso Txapelketa Nagusia

1:32

Finalean bizitako emozioek eta haien kudeaketak emaitza ezberdina utzi diote bertsolari bakoitzari

NEREA IRIARTE | EITB MEDIA

Maialen Lujanbio Zugastik jantzi du bart txapela hirugarrenez. Amets Arzalluzekin batera iritsi zen buruz burukora. Iruñeko Nafarroa Arenan, 13.300 lagunen aurrean aritu ziren atzo txapelduna eta gainerako 7 bertsolariak, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean.

Zuzenean

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2022

Lujanbio: "Gaurko sentsazioa da lantsua izan dela, eta ondoren, bada, poz handia"

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

1:46

Kontaketa osorik ikusi>>>>

1:01

Bertsolaritza

Maialen Lujanbio: ''Lantsua izan da''

Hirugarrenez txapela jantzi osteko prentsaurrekoan, irabazleak esan du "balio ezberdina" duela honek, "ez gutxiago"; "beste patxada batekin bizi izan dut, esperientziagatik".

18:14

Bertsolari Txapelketaren Finala

Bertsolarien azken agurrak

EITB MEDIA

Bertsolari finalistek euren sariak jaso dituzte, eta honako bertso hauek bota dituzte Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalean.

Arratsaldeko saioa: unerik onenak

1 / 30 Hurrengoa
Aner Peritz: Bertsolaritza txuri, zis, gipuzkoarra dugu. Aldatu nahi dugun eta nola hausnartu behar dugu

Aner Peritz: "Bertsolaritza txuri, zis, gipuzkoarra dugu. Aldatu nahi dugun eta nola hausnartu behar dugu"

Gipuzkoako bertsolari txapelketa amaituta, Faktoria albistegian izan da Aner Peritz bertsolari gaztea.
Idoia Torregarai umoregilea, larunbatean, ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Idoia Torregarai umoregilea, larunbatean, ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Idoia Torregarai umoregilea elkarrizketatuko du Mirari Martiarenak. Bestalde, Bilboko Bertsozientzia eta Markinako Kontzesio eguneko bertsoak eskainiko ditu saioak. Ez ezazu galdu, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Alaia Martin: ''Ez da erosoa izaten adituak lehen lerroan egotea''

Alaia Martin: ''Ez da erosoa izaten adituak lehen lerroan egotea''

Alaia Martinek irabazi zuen lehen aldiz Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Lau aldiz iritsi da finalera eta 2024an lortu du irabaztea. Txapelketari buruz eta bere ibilbide pertsonalari buruz hitz egin du Alaiak.

Alaia Martin: Txapelketa honetarako prestaketa luzea bezain lasaia izan da

Alaia Martin: "Txapelketa honetarako prestaketa luzea bezain lasaia izan da"

Alaia Martinek hitz horiek utzi dizkigu Gipuzkoako txapela jantzi eta biharamunean. Aitortu digu, azken hilabeteotan, "zaintzara eta bertsoetara bakarrik" egon dela eta asko eskertu du etxekoengandik eta bertsokideengandik jasotako babesa.
Martin: ''Lasaitasun bat bezala daukat, zorte handia delako horrelako egun bat bizitzeko aukera izatea''

Martin: ''Lasaitasun bat bezala daukat, zorte handia delako horrelako egun bat bizitzeko aukera izatea''

Gipuzkoako bertsolari txapeldun gisa lehen orduak igaro ditu jada Alaia Martinek. Oiartzunen hitzordua izan du goizean ETBrekin eta atzoko sentsazioei buruz zein etorkizunerako planei buruz aritu da.

Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

Oiartzuarrak Beñat Gaztelumendiren kontra jokatu du azken buruz burukoa. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo eta Eneritz Artetxe izan dira hurrengoak sailkapenean.
Laguntasunari eskaini dio azken agurra Alaia Martinek: ''Elkarrengandik gertu eta elkarrentzat gertu''

Laguntasunari eskaini dio azken agurra Alaia Martinek: ''Elkarrengandik gertu eta elkarrentzat gertu''

Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Oiartzuarrak Beñat Gaztelumendiren kontra jokatu du azken buruz burukoa. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo eta Eneritz Artetxe izan dira hurrengoak sailkapenean.

Gipuzkoako zortzi finalistak, gaurko finalerako prest

Gipuzkoako zortzi finalistak, gaurko finalerako prest

Gaur izango da Donostian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:00etatik aurrera. ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahalko da.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, larunbat arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, larunbat arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Larunbatean, 16:45etik aurrera, Donostiako Illunbetik zuzenean emango dugu Gipuzkoako bertsolari txapelketako finala. Zortzi bertsolari arituko dira: Alaia Martin, Andoni Rekondo, Ane Labaka, Aner Peritz 'Euzkitze', Beñat Gaztelumendi, Eneritz Artetxe, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran.

Dena prest larunbateko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako

Dena prest larunbateko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da larunbatean, abenduaren 14an, Donostia Arenan. Zortzikote finalista bertan izan da gaur, igandeko saioa aurkezten eta azken egun hauek nola bizi dituzten azaldu dute.

Literatura, bertsolaritza eta musika hartuko dituzte hizpide Xabier Amurizak eta Nerea Ibarzabalek

Literatura, bertsolaritza eta musika hartuko dituzte hizpide Xabier Amurizak eta Nerea Ibarzabalek

Asteartean, Bilbon, Bidebarrieta Kulturgunean, solasean arituko dira idazle-bertsolariak. Steramingez jarraitu ahal izango da, 19:00etatik aurrera.

Gipuzkoako Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa; Arrasatekoa

Arrasateko Uarkape pilotalekuan argitu zen hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatuta, Donostian abenduaren 14an izango den finala nola osatuko den. Finalaren zain baina, azken finalaurreko honetako bertsoaldiak hartuta gatoz saio honetan, gure bederatzikoarekin batera.

Arantzazu Loidi: Teknologia gabe, gozatuz, hizkuntza lantzeko bide ematen du bertso-eskolak; erregalua da

Arantzazu Loidi: "Teknologia gabe, gozatuz, hizkuntza lantzeko bide ematen du bertso-eskolak; erregalua da"

Mende erdi da haurren lehen bertso-eskola, Almenekoa, sortu zutela. Han hasi zen 8-9 urterekin, "neskatila sinpatika bat zela", Arantzazu Loidi. Almenekoak omendu ditu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak, eta Loidik jantziko dio txapela finalean ondoen aritzen denari.
Argitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea

Argitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea

Oihana Iguaranek irabazi du Arrasateko finalaurrekoa eta zuzenean sartu da finalean. Aurrez, Beñat Gaztelumendik eta Alaia Martinek ere bazuten lortuta txartela. Puntuazioz, Ane Labaka, Nerea Elustondo, Eneritz Artetxe, Andoni Rekondo eta Aner Peritz 'Euzkitze'ere igaro dira finalera.

Gipuzkoako bigarren finalaurrekoa eta San Andresetan hildako euskara

Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan 1400 bertsozaleren aurrean ondutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Han osatutako bertsoaldien errepasoa egingo dugu saio honetan. San Andres pasa berri eta euskararen egunaren atarian, gure artxiboan topatu dugun bertsoaldi bat ere ekarri dizuegu. 1997ko azaroaren 21eko bertso-saio bat da eta bi bertsolariri eskaera berezia egingo diete; jakingo al zenukete zuek euskarari autopsia egiten?

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

Sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Agin Laburu Rezola, Andoni Rekondo Izagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi", Maider Arregi Markuleta eta Oihana Iguaran Barandiaran.
Bertso Eguna urtarrilaren 25ean izango da, Lesakan

Bertso Eguna urtarrilaren 25ean izango da, Lesakan

Sarrerak abenduaren 16an jarriko dituzte salgai. Azken urteotan bezala, lurraldez aldatuko dute hitzordua.
Aner Peritzen bertso birala

Aner Peritzen bertso birala

Gipuzkoako Txapelketaren bigarren finalaurrekoan, hasierako agurrean, bertsolari zarauztarrak bere haurtzaroko traumak eta beldurrak kantatu zituen auzokideen aurrean.

Alaia Martinek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa, eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean sartu da

Alaia Martinek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa, eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean sartu da

Oiartzuarrak 544,5 puntu eskuratu ditu. Eneritz Artetxe izan da bigarrena, 519,5 punturekin, eta Aner Peritz "Euzkitze" hirugarrena, 512rekin. Azken finalaurrekoa igandean jokatuko dute, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

Sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola 'Euzkitze', Eneko Araiztegi Agirre, Eneritz Artetxe Eizagirre eta Unai Mendizabal Jauregi.

Oiartzungo finalaurreko saiokoak eta irratiaren egunaren aitzakiapekoak

2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetan murgildu da jada. Saio honetan Oiartzungo lehen finalaurrekoko bertsoaldi batzuk entzun ahal izango dituzu. Irratiaren undo eguna dela eta, 1965eko grabazio bat ere ekarri nahi izan dizuegu, Arantzako bertso saio batekoa da hain zuzen. Gure bederatzikoak ere izango du lekua.

Oiartzungo finalaurreko saiokoak eta irratiaren egunaren aitzakiapekoak

Oiartzungo finalaurreko saiokoak eta irratiaren egunaren aitzakiapekoak

2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetan murgildu da jada. Saio honetan Oiartzungo lehen finalaurrekoko bertsoaldi batzuk entzun ahal izango dituzu. Irratiaren mundu eguna dela eta, 1965eko grabazio bat ere ekarri nahi izan dizuegu, Arantzako bertso saio batekoa da hain zuzen. Gure bederatzikoak ere izango du lekua.

Beñat Gaztelumendi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean izango da

Beñat Gaztelumendi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean izango da

Atzo, igandearekin, Oiartzungo finalaurrekoa irabazita, 2019ko txapeldunak ziurtatuta du abenduaren 14an Donostiako finalean egoteko tokia. Bigarren finalaurrekoa Zarautzen jokatuko da, igandean.  

Errexil sariketako finalekoak batetik, Zestoa-Urepel senidetzakoak bestetik

Urruñako Posta gelan jokatu zen Errexil sariketako finala. Ez da urteroko sariketa, urteurren batek eragindakoa baizik. 1984an antolatu zuen bertsularien Lagunak elkarteak lehenengo Errexil sariketa. Urruñatik Urepelera ere egingo dugu, Zestoa eta Urepelen arteko senidetzearen aitzakian antolatutako bertso-saioko aleak ere jasoko baititugu. Eta, iparraldera hurbilduko ote zaigu gure bederatzikoa?

Ainhoa Aizpurua ikertzailea, larunbatean, ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Ainhoa Aizpurua ikertzailea, larunbatean, ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Ainhoa Aizpurua ikertzailea elkarrizketatuko du Mirari Martiarenak. Bertsolaritzaren prosodiari buruz egin du doktore tesia eta ikerketaren mamia azalduko digu. Ez ezazu galdu, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Tolosako azken final-laurdena eta Hondarribiko setioaren urteurrenekoak

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa azken txanpan murgildu da dagoeneko. Saio honetan bostgarren eta azken final-laurdenari egingo diogu lekua. Bestalde, Hondarribiaren setioaren 500garren urteurrena dela eta, Arma plazan izandako bertso-saioko aleak ere ekarri ditugu. Horrezaz gain gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo.

Martin Goikoetxea, AEBn bizi izan den bertsolaria, larunbateko ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Martin Goikoetxea, AEBn bizi izan den bertsolaria, larunbateko ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Martin Goikoetxeak AEBn bizitako esperientziak kontatuko dizkigu. Gainera, Gorritiko bertso afariko bertsoaldiak entzungo ditugu, baita Garesen jokatutako bardoen finalak ere. Larunbatean, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Gipuzkoako 3. eta 4. final-laurdenak eta Arabako bideo-kopla lehiaketa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final-laurdenak jokatu dira jada, Azkoitian eta Irunen hurrenez hurren. Bada, bi saio horietako bertsoaldiak entzungo dituzu saio honetan. Arabako 14 urtez azpiko gatetxoentzako bideo-kopla lehiaketa martxan dela ere kontatuko dizuegu, gure 9koa nondik nora dabilen jakiteaz batera.

Bertsolari Gazteen 32. BBK Sariketa azaroaren 4an hasi eta abenduaren 5ean amaituko da

Bertsolari Gazteen 32. BBK Sariketa azaroaren 4an hasi eta abenduaren 5ean amaituko da

25 urte arteko bertsolariak taldeka lehiatuko dira, Bilbon hasi eta Zornotzan bukatuta. Sei saio izango dira guztira.

Gipuzkoako lehen bi final-laurdenak, pilota-bertso eta Laurota

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen bi final-laurdenak jokatu dira eta horietako bertsoaldi batzuk ekarri ditugu. Ipar Euskal Herrian hasi duten pilota-bertso ekimena ere ezagutu dugu eta Bizkaira ere joko dugu; Loiuko Laurota auzoko jaietako bertsoaldiko aleak entzungo baititugu. Hori gutxi ez eta 9koari ere segida emango diogu.

Iñaki Artola pilotaria, larunbateko ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Iñaki Artola pilotaria, larunbateko ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Iñaki Artola pilotaria elkarrizketatuko dute larunbatean Hitzetik Hortzera saioan. Bestalde, Hondarribiko eta Bilboko bertsoaldiak botako dira saioan zehar. Ez ezazu galdu, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Donostiako suntsiketa oroituz eta Alkizako jaietakoak berrituz

1813an Donostian izan zen sarraskia gogoratzeko bertso-saio musikatua izan zen. Saio horretako bertsoaldiez gain, Alkizako jaietan izandakoak ere ekarri nahi izan ditugu. Batetik bestera saltoka, gure 9koa ere badoa!

Txirritaren inguruko ''Hitzetik Hortzera'', larunbatean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Txirritaren inguruko ''Hitzetik Hortzera'', larunbatean, ETB1en eta eitb.eus atarian

150 urte betetzen dira aurten Txirritak lehen plaza egin zuenetik. Horri buruz hitz egiteko, Unai Agirre eta Jesus Mari Irazu bertsolari txirritologoak eta Aritz Zerain Ereñotzuko auzokidea elkarrizketatuko dituzte. "Hitzetik Hortzera", larunbatean, 21:00etan, ETB1 en eta eitb.eus atarian.

Final laurdenetako zerrenda osatuta gelditu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

Final laurdenetako zerrenda osatuta gelditu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

Maider Arregik bildu zituen puntu gehien final zortzirenetako azken saioan, eta badakigu zein 30 bertsolarik kantatuko duten final laurdenetako bost saioetan.

Denboraldiari ekiteko; Garesko lehengoa eta Galdakaoko jaietakoa

Garesera bertsoa iritsi izan da orain baino lehen, baina lehen aldiz egin dute bertso-jaialdi bat. Jaialdiaren nondik norakoen berri jaso dugu eta han osatutako bertsoaldiak ere hautatu ditugu. Galdakaoko jaietako saioko bertsoaldiak ere entzun ahal izango ditugu gure bederatzikoarekin batera.

'Itzaliko bagina' ikuskizunaz, igandeko ''Hitzetik Hortzera'' saioan

'Itzaliko bagina' ikuskizunaz, igandeko ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain bertsolariak elkarrizketatuko ditu Mirari Martiarenak. Beraien hitzetan, hiru lerro nagusi ditu emanaldiak: gorputza, lehia eta lotsa. Bestalde, Galdakaoko eta Alkizako bertso jaialdiak izango ditugu hizpide. Igandean, 15:00etatik aurrera.

Aste honetako “Hitzetik Hortzera” saioan, Olatz Salvador

Aste honetako “Hitzetik Hortzera” saioan, Olatz Salvador

Hirugarren lana argitaratuko du abeslariak eta oraingoan ere bertsolariekin aritu da lanean.

Gainera Eibar eta Donostiako bertsoaldiak izango dituzte saioan.

Ez galdu elkarrizketa osoa eta beste guztia, larunbatean 21:00etan, ETB1 eta eitb.eus-en

Jon Maia: ''Astroak lerratu beharko dira, baina maiatzean saiatuko gara ikuskizuna egiten''

Jon Maia: ''Astroak lerratu beharko dira, baina maiatzean saiatuko gara ikuskizuna egiten''

'Kantu berri bat gara. Harri eta Herri' Zumaiako Itzurun hondartzan egitekoa zen ikuskizuna bertan behera geratu da eguraldiaren iragarpena dela eta.  "Biba Zuek!" saioan egon da Jon Maia bertsolari, musikari eta idazlea eta hartutako erabakiaren inguruan hitz egin du, besteak beste.

Zarautzek bere Euskal Jaien mendeurrena ospatuko du irailaren 6tik 9ra

Zarautzek bere Euskal Jaien mendeurrena ospatuko du irailaren 6tik 9ra

Era guztietako jarduerak izango dira, erromeriak eta kalejirak, karroza erakusketak eta lehiaketak, bertsolaritza, dantzak...
Patxi Bisquert zuzendariak Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitza zinemara eraman du

Patxi Bisquert zuzendariak Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitza zinemara eraman du

Pasaian Pello Mari Otaño Zizurkilgo bertsolariaren bizitza kontatzen duen filmaren zati bat grabatzen ari dira. Zizurkilgo herriak bere bertsolaria agurtzen duen unea. 'Ombuaren itzala' filma azaroan estreinatuko da Zizurkilen.

1 / 30 Hurrengoa
02:37

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa

Bertsolari Txapelketaren epaimahaikideen irizpideak eta lana ezagutu ditugu, gertutik

ANER MURUA URKIA | EITB MEDIA

Zazpi epaimahaikidek puntuatzen dituzte Txapelketa Nagusiko saioak. Faseka berritu egiten dira epaileak. Gaiari erantzutea, errimak, denbora, doinua, hizkera, neurria hartzen dira kontuan bertsoa baloratzeko.

HITZA JOLAS Jarraitu Txapelketa, Euskadi Irratian HITZA JOLAS
HITZETIK HORTZERA Txapelketa, saioz saio, hemen HITZETIK HORTZERA

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena