12:51

Espainiako Vuelta

Bosgarren etapa

Degenkolb nagusitu da Logroñoko esprintean

Erredakzioa

Txirrindulari alemaniarrak Vueltako bigarren etapa ere irabazi zuen. Esprintean Bennati gainditu du Argos-Shimano taldeko txirrindulariak. Joaquim Rodriguezek jarraitzen du lider.

02:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

John Degenkolbekek irabazi du Vueltako bosgarren etapa. Logroñon hasi eta bukatu da etapa hau, eta sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon. Joaquim Rodriguezek jarraitzen du lider.

Tropela bat eginda ibili da etapa guztian zehar. Talde ezberdinak txandakatu dira tropelaren buruan, eta irabazlea esprintean erabaki da. Azken metroetan, Degenkolb izan da nagusi Bannatiren aurrean.

Valdezcarayn bukatu zen etapa, polemikoa izan zen. Bosgarren etapa hau, ordea, nahiko lasaia izan da eta txirrindulariek ez dute arazorik izan.

Bosgarren etapako sailkapena:

.1. John Degenkolb (GER-Argos-Shimano 4.10:37.
.2. Daniele Bennati (ITA-Radioshack) d.b.
.3. Gianni Meersman (BEL-Lotto) d.b.
.4. Nacer Bouhanni (FRA-FDJ) d.b.
.5. Elia Viviani (ITA-Liquigas) d.b.
.6. Raymond Kreder (HOL-Garmin) d.b.
.7. Allan Davis (AUS-Orica) d.b.
.8. Lloyd Mondory (FRA-AG2R) d.b.
.9. Leonardo Duque (COL-Cofidis) d.b.
10. Pim Ligthart (HOL-Vacansoleil) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) 17.29:22.
.2. Christopher Froome (GBR-Sky) + 01
.3. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) + 05
.4. Bauke Mollema (NED-Rabobank) + 09
.5. Robert Gesink (NED-Rabobank) + 09
.6. Rigoberto Uran (COL-Sky) + 11
.7. Daniel Moreno (ESP-Katusha) + 14
.8. Nicolas Roche (IRL-AG2R) + 24
.9. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) + 36
10. Laurens Ten Dam (HOL-Rabobank) + 46


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    25 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena