12:21

Espainiako Vuelta

Joaquim Rodriguez, lider

Clarkek irabazi du Valdezcarayko etapa eta Purito da lider berria

Erredakzioa

Orica GreenEdge taldeko txirrindularia Tony Martinekin ihes eginda iritsi da azken metroetara, eta garaipena lortu du. Igor Antonek denbora galdu du faboritoekin.

01:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Simon Clarkek (Orica GreenEdge) irabazi du Vueltako laugarren etapa. Barakaldon hasi eta Valdezcarayn bukatu da etapa hau. Alejandro Valverdek liderraren elastikoa galdu du, eta Purito Rodríguez da lider berria.

Clarke ihes eginda iritsi da helmugara Tony Martinekin batera, eta alemaniarra baino azkarragoa izan da azken metroetan.

Helmugarako 30 kilometro falta zirenean, erorikoa izan da tropelaren buruan. Alejandro Valverde, Niki Sorensen eta Imanol Erviti ziklistentzat izan da alderik txarrena. Liderra moztuta geratu da, eta Skyk erritmoa bizituta jo du aurrera.

Valdezcarayn gora, Alberto Contadorrek erasoa jo du, eta Froomek, Nicolas Rochek eta Dani Navarrok bakarrik jarraitu diote. Valdezcarayko igoerako azken txanpan, Joaquim Rodriguezen taldeak Contadorrenarekin eta Froomenarekin bat egin du, eta guztiak batera iritsi dira helmugara.

Igor Antonek 29 segundo galdu ditu faboritoekin, eta Alejandro Valverde sailkapen nagusiaren buruan daudenen multzo horretatik 54 segundora iritsi da.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    25 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena