Espainiako Vuelta
Lehenengo itzuli handia
Erredakzioa
Madrildarrak Vuelta korrituko du, zigortuta egon eta gero lehenengoz, eta Chris Froome izango du aurkari nagusi.
Albisteak (3)
Alberto Contador (Saxo Bank-Tinkoff) Espainiako Itzulia irabazteko faborito bezala irtengo da Iruñetik. Contadorrek dopinagatik zigortu zutenetik korrituko duen lehenengo itzuli handia izango da Vuelta. Alberto Contadorrek (laugarrena izan zen Eneco Tourrean) Chris Froome (Sky) izango du aurkari. Kenyarrak denboraldi handia egin du Bradley Wigginsen alboan, eta Vueltara taldeburu bezala helduko da.
Contadorren arabera, “aurkari zerrenda luzea dago”, eta ez du bere burua faboritotzat hartzen. “Ilusio handia dut: helburua lasterketa irabaztea da, hori baino ez dut buruan”, esan du madrildarrak.
Vueltan emango duen mailaren inguruan galdetuta, Pintoko txirrindulariak bere ibilbide osoan erakutsitako erregulartasuna alde duela uste du. “Entrenamenduek lehiaketak baino gehiago zigortzen naute. Oso gogor entrenatu dut sei hilabetez, maila ez galtzeko, baina baliteke psikologikoki nire aurkariak baino lasaiago egotea”, gehitu du. Contadorrek ez ditu zigorra eta geldituta eman dituen hilabeteak ahaztu: “Etorkizunean dut burua, baina ezinezkoa da ahaztea”.
Espainiako Itzulia irabazteko aurkari nagusia Chris Froome izango da, “erlojupekoetan oso ondo aritzen delako eta bere taldea oso sendoa delako. Tourrean bikain aritu da”. Pintokoaren esanetan, Asturiaseko etapak “erabakigarrienak” izango dira.
Saxo Bank-Tinkoff taldeko zuzendaria, Bjarne Riis, “aspalditik” egon da lasterketa honen zain. Iruñetik irtengo diren txirrindulariek “Alberto eremu guztietan laguntzeko talde sendoa” osatuko dute. Danimarkarraren arabera, Contadorren prestaketa oso ona izan da, baina “talde sendoak eta aurkari gogorrak izango ditu aurrean”.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa