Espainiako Vuelta
Azken etapa
Erredakzioa
Azken etapa Peter Saganek irabazi du esprintean Bennati eta Petacchi italiarrak gaindituta. Geox taldeko espainiarra podiumera igo da Froomekin eta Wigginsekin batera.
Albisteak (8)
Bideoak (1)
Juan Jose Cobo kantabriarrak irabazi du 2011ko Espainiako Vuelta. Jaramako zirkuituan hasi eta Madrilgo kaleetan bukatu den azkeneko etapan, Geox taldeko txirrindulariak ez du ezustekorik izan eta elastiko gorria etxera eraman du. Azkeneko etapa Peter Saganek (Liquigas) irabazi du Daniele Bennati (Leopard-Trek) eta Alessandro Petacchi (Lampre) gaindituta.
Christopher Froomek (Sky) ez du erasorik jo eta Juanjo Cobok ez du 13 segundoko aldea mantentzeko arazorik izan. Etapak bonifikazio guneak izan ditu, baina txirrindulari ingelesak ez du saiakerarik egin eta Cobok besoak altxatu ahal izan ditu helmugan.
Podiumean beraz, Coborekin eta Froomekin batera Bradley Wiggins ingelesa izan da. Laugarren postua Bauke Mollemak eskuratu du eta bosgarrena Denis Menchov errusiarrak. Sailkapeneko euskaldunik onena Mikel Nieve izan da, hamargarren liderrarengandik 5:33ra.
Mendiko sailkapena David Moncoutie frantziarrak lortu du berriro eta elastiko berdea Rabobank taldeko Bauke Mollemak kendu dio Joaquim Rodriguezi azkeneko etapan. Taldeen sailkapena Geox taldearentzat izan da.
Sailkapen nagusia:
.1. Juan Jose Cobo (ESP/Geox) 74.04:05
.2. Christopher Froome (GBR/Sky) + 13
.3. Bradley Wiggins (GBR/Sky) + 1:41
.4. Bauke Mollema (HOL/Rabobank) + 2:05
.5. Denis Menchov (RUS/Geox) + 3:48
.6. Maxime Monfort (BEL/Leopard) + 4:13
.7. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) + 4:31
.8. Jurgen Van den Broeck (BEL/OmegaPharma-Lotto)+ 4:45
.9. Daniel Moreno (ESP/Katusha) + 5:20
10. Mikel Nieve (EUS/Euskaltel Euskadi) + 5:33
- Etapako sailkapena:
.1. Peter Sagan (SVK/Liquigas-Cannondale) 2h20:59
.2. Daniele Bennati (ITA/Leopard Trek) d.b.
.3. Alessandro Petacchi (ITA/Lampre-ISD) d.b.
.4. John Debenkolb (GER/THR) d.b.
.5. Nikolas Maes (BEL/Quick Step) d.b.
.6. Pim Ligthart (HOL/Vacansoleil-DCM) d.b.
.7. Christopher Sutton (AUS/Sky) d.b.
.8. Koen De Kort (HOL/Skil-Shimano) d.b.
.9. Bauke Mollema (HOL/Rabobank) d.b.
10. Vicente Reynés (ESP/Omega Pharma-Lotto) d.b.
11. Daniel Moreno (ESP/Katusha) d.b.
12. Bradley Wiggins (GBR/Sky) d.b.
15. Juan Jose Haedo (ARG/Saxo Bank) d.b.
17. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas-Cannondale) d.b.
19. Christopher Froome (GBR/Sky) d.b.
20. Juan José Cobo (ESP/Geox) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa