Espainiako Vuelta
Ostiralean eta larunbatean
Erredakzioa
Espainiako Itzuliak aztoramendua eragingo du Bilboko kaleetan. Informa zaitez.
Bilbobus, artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Albisteak (2)
Informazio gehiago (2)
Espainiako Vuelta irailaren 9an iritsiko da Bilbora, 16:00etan, Zorrotzatik (etaparen ibilbide osoa). Hiriko barruti guztiak zeharkatuko dituzte, Ibaiondo (5. barrutia) eta Errekalde (7. barrutia) izan ezik. Gangurenera bi aldiz igoko dira eta etapa Kale Nagusian amaituko dute.
Lasterketaren ibilbidea trafikoari itxiko zaio: Zorrotza-Kastrexana errepidea -34. zenbakitik-, Fray Juan, Montevideo etorbidea, Gurtubai, Pitxitxi eta Felipe Serrate kaleak, Sabino Aranako bidegurutzera arte. Hori dela-eta, honako bidegurutze hauek moztuko dira:
- Zazpi Landarako sarbidea-Zorrotza-Kastrexana errepidea
- Montevideo etorbidea-Basurtu-Kastrexana errepidea
- Montevideo etorbidea-Olabeaga aldapa
- Autonomia- Gurtubai
- Torres Quevedo plaza
8. barrutia:
Sabino Arana:
Sabino Aranaren eta Jesusen Bihotzaren arteko lotunea moztuko da 15:30etatik 18:00etara. Autopistara Sabino Aranara Urkixo zumarkaletik datozen ibilgailuak baino ezin izango dira sartu.
Zorrotza:
Sarbideak Burtzeña zubitik.
Zazpi Landarako sarrera Balmasedako autobiatik eta Kastrexana gainatik; irteera berriz Kastrexana gainatik soilik.
2. mozketa: 15:30etik 18:00era (zirkuitua bitan egingo da)
Ibilbidea: Jesusen Bihotza-Euskalduna zubia-Botikazar-Unibertsitateen etorbidea-Campo Volantin-Zumalakarregietorbidea-Begoña-Ibarsusi-Galdakao-Enekuri-Artxanda errepidea-Santo Domingo-Otxarkoagako saihesbidea-Ibarsusi-Zumalakarregi-Maurice Ravel-Errekalde zumarkalea-Moyua-Kale Nagusia (helmuga). Bide hauetako norabide biak itxi egingo dira. Horrez gain, kale hauek zeharkako bideekin dituzten bidegurutzeak itxiko dira.
8. barrutia:
Olabeaga. 15:30etatik aurrera, ez da sarbiderik egongo, eta 16:30etan, Pitxitxi kalea eta Ventosabidea zabalduko dira. 18:00etan, JesusenBihotzerako sarbidea zabalduko da.
Zorrotzaurre. Auzokideak baino ezin izango dira sartu eta irten, Botikazarreko glorietatik.
1. barrutia:
Deustu. Deusturako sarbidea, batik bat, Enekuri etorbidetik. Ibarrekolandako tunelak Deustura sartzekobakarrik erabili ahal izango dira, Julio Urquijotik. Deustutik Abandorako bidea, Buenos Aires, Abandoibarra,Leizaola Lehendakaria, Euskadi plaza eta Deustuko zubitik bakarrik egin ahal izango da. Deustutik Abandora irteera Deustuko zubitik, Euskadi plazatik, Ramón Rubial kaletik eta Abandoibarratik.
2. barrutia:
Castaños, Uribarri, Matiko eta Zurbaran-Arabella. Castaños, Uribarri eta Matikoauzoetatik irteerak Arno Mendiaren kaletik Lezamako Trenbide Zaharreko bidera eta UgatzParrokotik egingo dira, Santutxurantz; edo Zurbaranbarri eta Zabalbidetik Txurdinaga eta Santutxurantz.
Gauza bera goialdeko Zurbaran, Arabella, Remar eta Sarrikue auzoetarako. Osasun zerbitzua eta larrialdietakoak bakarrik sartu ahal izango dira.
3. barrutia:
Otxarkoaga-Txurdinaga. Sarbidea Boluetatik edo Santutxutik, Julian Gaiarre, Cocherito deBilbao eta Enrique Ibarreta/Ornilla Doktorea kaleetatik.
6. barrutia (Abando):
Kale Nagusia moztuko da, Moyuatik Jesusen Bihotzera; eta Errekalde zumarkalea MoyuatikSalbeko zubiraino. Horrez gain, kale hauek zeharkako bideekin dituzten bidegurutzeak itxiko dira.Abandoko guneen lotuneak Deustuko zubitik egingo dira, zirkuituaren alde bietan, Abandoibarratiketa Euskadi plazatik.
3. mozketa: 17:15etik 18:45era
Rodriguez Arias kaleko trafikoa itxiko da antolakuntza-taldeko autoetarako, Errekalde zumarkaletik Sabino Aranaraino.
4. mozketa: 13:00etatik 15:30etara
"Vuelta txikia": Euskadi Plazatik Kale Nagusiko helmugaraino egingo du ibilbidea. Maximo Aguirre kaletik 13:00etatik aurrera moztuta egongo da, eta 15:30ak baino lehen Colon de Larrategiraino zabalduko da.
5. mozketa: 7:00etik 24:00etara
Kale Nagusiko muntaia: Kale Nagusiko trafikoa, Moiuatik Jesusen Bihotza plazaraino itxiko da. Iparragirreko elkarguneko pasabidea zabalik egongo da 2. mozketaren ordura arte (irailaren 9an, 15:30ean), eta Maximo Agirre, 4. mozketara arte (13:00ean). Irailaren 9an, 0:00ak eta 24:00ak bitartean, Anselmo Clave kalea itxiko da (muntaia kentzeko).
Irailaren 10ean:
1. mozketa: 11:30etatik 13:00etara
Irteera neutralizatua 12:30etan egingo da. Zorrotzaurreko mozketa, berriz, 11:30etan egingo da. Hori dela-eta, une horretatik irteera amaitu arte, auzoa itxita egongo da. 12:00etatik 13:00etara bitartean, honako zirkuitu hau itxiko da: Kale Nagusia-Errekalde zumarkalea- Maurice Ravel-Zumalakarregi-Begoña-Ibarsusi-Galdakao.
20. etapak Gasteizen izango du helmuga. Ikus ezazu etaparen ibilbide osoa.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa