14:17

Espainiako Vuelta

15. etapa

Espainiako Vuelta, estu-estu

Erredakzioa

Lasterketa azken astean sartuko da. Sailkapen nagusian estu baino estuagoa daude gauzak eta oraindik etapa garrantzitsuak gelditzen dira, Euskadikoak barne.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2011ko Espainiako Vuelta hirugarren astean sartuko da eta dena erabakitzeke dago. Sailkapen nagusiko aurreneko hiru lasterkariak 46 segundoren tartean daude. Erasoentzako aukera oraindik ere badago eta gainera, helmugan gainsariak banatzen dira.

Juanjo Cobo (Geox) lasterketako liderra da. Gorantza egin du azken etapetan eta mendian maila ona ematen ari da. Bere taldea ere sendo agertu da eta Menchov, Sastre eta de la Fuente prest ditu Cobok laguntza behar duenerako.

Sailkapenaren bigarren eta hirugarren postuan Sky taldeko bi ciclista dira. Froome liderrarengandik 20 segundora da eta Wiggins 46ra. Bi aukerak balia ditzake talde britainiarrak, batez ere Peña Cabargako amaieran eta Euskadiko etapa gora-beheratsuetan.

Nibali, Van den Broeck, Purito Rodríguez, Igor Antón eta enparauak saiatuko dira etapa-garaipena lortzen, sailkapen nagusiko lehiarako ez baitute inolako aukerarik eta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena