Espainiako Vuelta
Bigarren etapa
Erredakzioa
Sky taldeko txirrindulariak garaipen ederra lortu du esprintean. Bigarren Vicente Reynes izan da eta hirugarren Marcel Kittel. Daniele Benatti italiarra da lasterketako lider berria.
Albisteak (3)
Christopher Sutton britaniarrak irabazi du 2011ko Espainiako Vueltako lehen etapa laua esprintean. Sky taldeko txirrindulariak Vicente Reynes (Omega Pharma-Lotto) eta Marcel Kittel (Skil-Shimano) gainditu ditu azken aldaban eraso gogorra jo eta gero. Laugarren postua Tyler Farrar estatubatuarrarentzat izan da.
Sailkapen orokorrean Daniele Bennatik jantzi du liderraren eslatiko gorria. Bennatik Jakob Fuglsangek baino posizio hobeagoan bukatu du etapa eta horregaitik italiarra da lider berria. Hirugarren Liquigas taldeko Peter Sagan kokatu da.
Eguneko ihesaldian, Paul Martens (Rabobank), Adam Hansen (Omega Pharma-Lotto), Steve Houanard (Ag2r) eta Jesus Rosendo (Andalucia) izan dira. Martenesek mendiko sailkapeneko elastikoa jantzi du Relleuko mendateko helmuga zeharkatzen lehen izan delako.
Matthew Goss (HTC) esprinterrak lasterketa utzi behar izan du.
2. etapa:
1º Chris Sutton (Sky)
2º Vicente Reynes (Omega)
3º Marcel Kittel (Skil)
4º Tyler Farrar (Garmin)
5º Matti Breschel (Rabobank)
6º Daniele Bennati (Leopard)
7º Enrico Gasparotto (Astana)
8º Lloyd Mondory (Ag2r)
9º Luca Paolini (Katusha)
10º John Degenkolb (HTC)
1 BENNATI, Daniele LEO 4h 28' 11''
2 FUGLSANG, Jakob LEO d.b.
3 SAGAN, Peter LIQ + 4''
4 NIBALI, Vincenzo LIQ + 4''
5 AGNOLI, Valerio LIQ + 4''
6 DEGENKOLB, John THR + 9''
7 MONFORT, Maxime LEO + 10''
8 KITTEL, Marcel SKS + 10''
9 GASPAROTTO, Enrico AST + 10''
10 KISERLOVSKI, Robert AST + 10''
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa