Espainiako Vuelta
19. etapa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Yates liderrak aurrea hartu du Movistar taldekoen eta Enric Masen erreferentziei erreparatu gabe, eta gauzak horrela, 1:12ko aldea atera dio Alejandro Valverderi.
Albisteak (4)
Simon Yates britainiarrak aurrerapausu erabakigarria eman du mallot gorria eskuratzeko bidean. Alejandro Valverderi minututik gorako aldea atera baitio Yatesek lasterketako punturik gorenean. Etapa bere horretan, berriz, Thibaut Pinot frantziarrak irabazi du, Kobadongako Lakuetan egindako balentria errepikatuz.
Helmugaratik 10 kilometrora Yatesek erasoa jo du eta Pinotek soilik eutsi dio. Galiarrak liderraren esfortsuaz baliatu da, helmugatik gertu aurrea hartu eta garaipena bere egiteko. Lleidatik atera eta Coll de La Rabassa (Andorra) bitarteko 151,4 kilometroak zeharkatu behar izan dituzte ostiral honetan Espainiako Itzuliko txirrindulariek.
Frantziarren bosgarren garaipena egin du Pinotek eta handia egin du Yatesek Itzulia irabazteko ondobidean, líder baten ohiko jardunetik ihes eginez. Froomek Giroa eraman zuen, Thomasek Tourra eta hirugarren britainiarrak hirugarren handia eramateko zorian dago.
"Ez dut ezer planifikatu, dena buruan dago, erasotzera ohituta nago, abantaila gutxi nuean eta erason aritzea gogoko dut", azaldu du Yatesek. Hala ere, "oraindik ez dela fio" adierazi du, bere hitzetan, "larunbat honetako etapa oso zaila” baita eta "edozer gerta daiteke".
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa