Espainiako Vuelta
18. etapa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lotto Soudal taldeko txirrindularia eta Erik Bystrom (UAE Team Emirates) ihes eginda iritsi dira helmugara, eta bien arteko lehian Wallays nagusitu da.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Jelle Wallays belgikarrak (Lotto Soudal) lortu du garaipena Ejea de los Caballeros eta Lleida artean jokatu den Espainiako Itzuliko 18. etapan (186,1 km).
Wallays eguneko ihesaldian egon diren hiru kideetako bat izan da. Berarekin batera Sven Erik Bystrom (UAE Team Emirates) eta Jetse Bol (Burgos-BH) ibili dira tropelari aurre hartuta, baina azken horrek amore eman behar izan du Lleidara iritsi baino lehenago.
Hartara, Wallaysek eta Bystromek euren artean lehiatu dute eguneko garaipena, etapa esprintean bukatuko zela zioten aurreikuspen guztiak hautsita. Azken unean, tropela asko hurbildu zaie, batez ere Peter Saganen (Bora-Hansgrohe) ahalegina dela medio, baina ez da nahikoa izan haiek harrapatzeko.
Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik. Simon Yatesek jarraitzen du lehen postuan, Alejandro Valverderekiko 25 segundoko abantailarekin. Hirugarren postuan dagoen Enric Masek (Quick Step), berriz, 1:22ko atzerapena dauka liderrarengandik.
Ostiral honetan, Vueltako 18. etapa korrituko dute txirrindulariek, Lleida eta Andorra artean (154,4 km).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa