Espainiako Vuelta
73. edizioa
Agentziak | Errredakzioa
Cofidis eta Burgos-BH taldeak ere gonbidatu dituzte. Abuztuaren 25etik irailaren 16ra bitartean jokatuko da Vuelta.
Espainiako Vueltaren antolatzaileek Euskadi Basque Country-Murias eta Caja Rural-RGA taldeak gonbidatu dituzte 2018ko edizioan parte har dezaten, Cofidis eta Burgos-BH taldeekin batera. 2018ko Espainiako Vuelta abuztuaren 25etik irailaren 16ra bitartean jokatuko da.
Caja Rural-RGA dagoeneko ohiko taldea da azken urteetan Espainiako Vueltan, baina Euskadi Basque Country-Murias taldeak, aldiz, lehen aldiz parte hartuko dute hiru asteko itzuli batean.
Modu honetan, AG2R, Astana, Bahrain-Merida, BH-Burgos, BMC, Bora-Hansgrohe, Caja Rural-RGA, Cofidis, Euskadi Basque Country-Murias, Groupama-FDJ, Lotto Soudal, Mitchelton-Scott, Movistar Team, Quick-Step Floors, Dimension Data, EF Education First-Drapac, Katusha-Alpecin, Lotto NL-Jumbo, Sky, Sunweb, Trek-Segafredo eta UAE Abu Dhabi taldeek Espainiako Vueltaren 73. edizioan parte hartuko dute.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa