16:30

Espainiako Vuelta

18. etapa

Armeek etapa eskuratu eta Froomek Nibalirekiko zuen tartea areagotu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Sander Armee belgikarra (Lotto Saudal) izan da indartsuena Espainiako Vueltako 18. etapan.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sander Armee belgikarrak (Lotto Saudal) eskuratu du Suances eta Santo Toribio Liebana artean jokatu den Espainiako Vueltako 18. etapa. Atzetik, faboritoen artean, Froomek  20 segundo atera dizkio Nibaliri.

Armee (31 urte) izan da 20 txirrindulariz osatutako ihesaldiko indartsuena, baina azkenean bera eta Alexey Lutsenko (Astana) izan dira azken kilometrora elkarrekin heldu direnak. Alabaina, azken metroetan atzean utzi eta 31 segundo atera dizkio helmugan. Haien atzetik heldu da Giovanni Visconti italiarra (Bahrain Merida).

Faboritoen arteko lehian, Fabio Aruk (Astana) urrutiko ahalegina egin du azken igoeran, baina apenas lortu du alderik helmugan elkarrekin heldu diren Froome, Contador eta Michael Woodsek (Cannondale) osatutako hirukotearekiko. Aldiz, hiru horiek segundo batzuk atera dizkiete Wilco Kelderman (Sunweb), Ilnur Zakarin (Katusha) eta batez ere Vincenzo Nibaliri (Bahrain-Merida) . Azken horrek, 21 segungo galdu ditu Sky taldeko britainiarrarekiko.

18. ETAPAKO SAILKAPENAK

/p>

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena