Espainiako Vuelta
17. etapa
eitb.eus
Aqua Blue Sporteko txirrindularia onena izan da Kantabriako aldapa gogorretan. Contador bigarren izan da, eta italiarra orain 1' 16''-ra dago sailkapen orokorrean.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Stefan Deniflek (Aque Blue Sport) irabazi du Espainiako Vueltaren 17. etapa, Villadiego eta Los Machucos artean, 180,5 kilometroren ostean. Austriarra eguneko ihesaldian zan da, eta Alberto Contadorrek (Trek) atzetik piztutako suari eutsi dio.
Madrildarra etapako garaipena lortzen saiatu da, baina azkenean bigarren postuan helmugaratu da, minutu erdira. Sailkapen orokorrean denbora irabazi du, podiumean sartzeko borrokan.
Chris Froomek azken igoera gorreko aldapetan sufritu egin du, eta Vincenzo Nibalik (Bahrain-Merida) tartea jan dio. Los Machucoseko igoerak (7,2 kilometro %8,7ko batezbestekoan) %26ko aldapak ere izan ditu. Britainiarraren aurkariek denbora irabazi dute.
Irekiago dago garaipenerako borroka. Nibali 1' 16''-ra dago. Wilco Kelderman (Sunweb) eta Ilnur Zakarin (Katiuxa) Skyko liderra baino lehen helmugaratu dira.
17. ETAPAKO SAILKAPENAK
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa