Espainiako Vuelta
Espainiako Itzulia, 13. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Italiarra jaun eta jabe izan da esprintean. Chris Froomek sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Matteo Trentin Quick Step taldeko txirrindulariak irabazi du Espainiako Itzuliko 13. etapa. Txirrindulariek 195,1 kilometroko ibilbidea egin dute Coin (Malaga) eta Tomares (Sevilla) artean.
Omar Frailek lasterketa utzi behar izan da osasun arazoen ondorioz. Chris Froomek, berriz, sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.
Trentinen hirugarren garaipena izan da Vueltako edizio honetan, eta bere taldearen bosgarrena. Italiarra jaun eta jabe izan da esprintean, lau ordu 25 minutu eta 13 segundoko denbora eginda. Gianni Moscon (Sky) bigarren izan da, eta Soren Andersen (Sunweb), hirugarren.
Sailkapen nagusian, Chris Froomek 59 segundoko aldea du Vincenzo Nibali italiarrarekin eta bi minutu eta 13koa Esteban Chaves kolonbiarrarrekin.
Larunbatean 14. etapa jokatuko dute, 175 kilometrokoa, Ecija eta La Pandera artean.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa