Espainiako Vuelta
8. etapa
Erredakzioa
Quick Stepeko txirrindulariak irabazi du Espainiako Itzuliko 8. etapa. Contadorrek eta Froomek 17 segundo atera dizkiete Chavesi, Nibaliri eta Aruri. Britainiarra lider sendoagoa da.
Albisteak (8)
Bideoak (1)
Julian Alaphilippe (Quick Step) frantziarrak irabazi du Espainiako Itzuliaren zortzigarren etapa, 199,5 kilometroko ibilbidea izan duena Hellin eta Xorret de Cati herrien artean. Chris Froomek (Sky) lidergoa sendotu du.
Alaphilippek hirugarren garaipena eman dio bere taldeari. Bi segundo atera dizkie bigarren izan den Jan Polanci (Emirates) eta hirugarren izan den Rafal Majkari (Bora). Froomek eta Alberto Contadorrek 17 segundo atera dizkiete Esteban Chavesi, Fabio Aruri eta Vincenzo Nibaliri. Nicolas Rochek 28 segundo galdu ditu Froomekiko.
Sky taldeko txirrindularia da sailkapen nagusiko liderra, 28 segundo ateratzen dizkio Esteban Chavesi eta 41 segundo Nicolas Rocheri.
f">Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa