Espainiako Vuelta
Espainiako Vuelta
Erredakzioa
Euskal txirrindularia pozik azaldu da gauzak ondo ateratzen ari zaizkiolako Espainiako Vuelta honetan.
Albisteak (14)
Espainiako Vueltako hamaikagarren etapako irabazlea izan den Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) txirrindulariak adierazi du ez zuela etapa garaipenean pentsatzen aldeak ateratzean baizik.
"Ezequiel Mosquerak erasoa jo duenean kosta egin zait lasterketan sartzea, baina gero pixkanaka aurrerantz joan naiz garaipenean pentsatu gabe eta harrapatu egin dut. Ondoren etapa garaipenaz gozatu ahal izan dut", adierazi du.
"Ez da nire egunik onena izan, baina azkenean ondo aurkitu naiz eta sari bikoitza izan dut etapa garaipenarekin eta liderraren elastikoa lortzearekin" esan du Antonek Palera igoeran sofritu egin duela baieztatuz.
Igor Antonek gaineratu du ez zeterroela Vuelta irabaztera aitortu du, baina "behin hor sartuta ez dut etsiko eta garaipenagatik borroka egingo dut".
Euskalteko txirrindulariak honakoa gaineratu du: "Oso pozik nago gauzak ondo ateratzen ari direlako eta ez naiz inoren beldur".
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa