18:03

Espainiako Vuelta

8. etapa

Espainiako Vuelta: Igor Antonek elastiko gorria jantzi du

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak lasterketako lidertza hartu du Joaquim Rodriguezekin berdinduta. Etapa-garaipena David Moncoutiek lortu du.

33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igor Antonek&' || 'nbsp;(Euskaltel-Euskadi)&' || 'nbsp;Espainiako Vueltako liderraren elastiko gorria hartu gu zortzigarren etaparen ostean. Xorret de Catin amaitu den etapan galdakaoztarrak sailkapen nagusiko burua hartu du.&' || 'nbsp;Etapa garaipena David&' || 'nbsp;Moncoutie frantziarrarentzat izan da.

Talde nagusian Igor Anton (Euskatel Euskadi) eta Joaquim Rodriguez (Katusha) talde nagusian sartu dira. Philippe Gilbert (Omega Farma Lotto) belgikarra ez da eurekin sartu.

Aurtengo lehenengo mendiko etapa izan da, ibilbidean bost mendaterekin. Kasu honetan ihesaldia ez da berehala sortu. Irteeran saiakera asko izan dira eta lurrera, besteak beste, David Arroyo, Mark Cavendish eta Alessandro Petacchi joan dira.

50. kilometroan ihesaldia sortu da, Serafin Martinez (Xacobeo), Jose Luis Arrieta (Ag2r), Johan Tschoop (Bouygues), David Moncoutie (Cofidis) eta Assan Bazayev (Astana) ziklistek osatu dute boskotea.

Helmugarako 48 kilometro falta zirela, errenta 7:30ekoa izatera heldu da. Orduantxe Carlos Sastreren Cervelo taldea hasi da tropeletik tiraka eta errenta murriztu du.

Buruan mugimendurik ez da izan hasieran. Nibaliren Liquigas taldeak jazarpenaren erritmoa ezarri du, baina atzerapena oraindik 2:34koa zen. Xorreteko aldapeten erritmoa bizitu du Moncoutiek eta iheskideak atzean utzi ditu. Berdintsu egin dute Anton, Nibali eta Rodriguez talde nagusian.

Bihar, azkenengo etapa, bederatzigarrena, Calpe eta Alcoy artean (187 kilometro).

Etapako sailkapena:

1 . MONCOUTIE, David ( COF ) 5h 14'' 32''''
2 . MARTÍNEZ, Serafín ( XAC ) + 54''''
3 . TSCHOPP, Johann ( BTL ) + 54''''
4 . ARRIETA, José Luis ( ALM ) + 54''''
5 . RODRIGUEZ, Joaquin ( KAT ) + 1'' 29''''
6 . NIBALI, Vincenzo ( LIQ ) + 1'' 29''''
7 . ANTON, Igor ( EUS ) + 1'' 29''''
8 . BAZAYEV, Assan ( AST ) + 1'' 32''''
9 . TONDO, Xavier ( CTT ) + 1'' 32''''
10 . SASTRE, Carlos ( CTT ) + 1'' 35''''
11 . URAN, Rigoberto ( GCE ) + 1'' 48''''
12 . BRUSEGHIN, Marzio ( GCE ) + 1'' 48''''
13 . DANIELSON, Thomas ( GRM ) + 2'' 00''''
14 . PLAZA, Ruben ( GCE ) + 2'' 00''''
15 . ROCHE, Nicholas ( ALM ) + 2'' 00''''
16 . NIEVE, Mikel ( EUS ) + 2'' 00''''
17 . MOSQUERA, Ezequiel ( XAC ) + 2'' 02''''
18 . KARPETS, Vladimir ( KAT ) + 2'' 12''''
19 . GARCÍA, David ( XAC ) + 2'' 33''''
20 . GUSEV, Vladimir ( KAT ) + 2'' 36

Sailkapen nagusia:

1 . ANTON, Igor ( EUS ) 32h 28'' 49''''
2 . RODRIGUEZ, Joaquin ( KAT ) d.b.
3 . NIBALI, Vincenzo ( LIQ ) + 2''''
4 . TONDO, Xavier ( CTT ) + 42''''
5 . BRUSEGHIN, Marzio ( GCE ) + 1'' 10''''
6 . PLAZA, Ruben ( GCE ) + 1'' 15''''
7 . MOSQUERA, Ezequiel ( XAC ) + 1'' 18''''
8 . ROCHE, Nicholas ( ALM ) + 1'' 19''''
9 . VELITS, Peter ( THR ) + 1'' 26''''
10 . VAN GARDEREN, Tejay ( THR ) + 1'' 26''''
11 . URAN, Rigoberto ( GCE ) + 1'' 28''''
12 . DANIELSON, Thomas ( GRM ) + 1'' 42''''
13 . SCHLECK, Frank ( SAX ) + 1'' 47''''
14 . KARPETS, Vladimir ( KAT ) + 1'' 57''''
15 . ARROYO, David ( GCE ) + 1'' 58''''
16 . SASTRE, Carlos ( CTT ) + 2'' 11''''
17 . SÁNCHEZ, Luis León ( GCE ) + 2'' 21''''
18 . NIEVE, Mikel ( EUS ) + 2'' 35''''
19 . GARCÍA, David ( XAC ) + 3'' 24''''
20 . BARREDO, Carlos ( QST ) + 3'' 30''''

Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena