Espainiako Vuelta
21. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Movistarreko kolonbiarrak eskuratu du Espainiako Vuelta. Podiumean, Chris Froome (Sky) eta Estaban Chaves (Orica). Omar Fraile, mendiko erregea.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Nairo Quintana (Movistar) izan da Espainiako Vueltaren irabazlea, 21. eta azken etaparen ostean, Las Rozas eta Madril artean. Magnus Cort Nielsenek (Orica-BikeExchange) irabazi du esprinta.
Danimarkarraren bigarren garaipena da (Gandian irabazi zuen), eta Australiako taldearen laugarrena. Madrilen, Danielle Bennati (Tinkoff) baina azkarragoa izan da, talde esprint estuan.
Movistarreko liderra 1987tik irabazten duen lehenengo kolonbiarra da. Lucho Herrerak egin zuen orduan. Chris Froome britainiarra (Sky) eta Esteban Chaves kolonbiarra (Orica) sartu dira podiumean.
Omar Frailek (Dimension Data) eskuratu du mendiko maillota. Puntuena Fabio Fellinerentzat (Trek) izan da, eta talderik onena BMC izan da.
21. ETAPAKO SAILKAPENAK
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa