Espainiako Vuelta
Garaipena errepikatzera
Agentziak | Erredakzioa
Bi txirrindulariek Espainiako Vueltan parte hartzea da Skyko zuzendari Dave Brailsforden plana momentu honetan.
Sky, Tourrean garaile / EFE.
Chris Froome, Frantziako Tourraren irabazlea, eta Mikel Landa, luxuzko morroia, Espainiako Vueltan izango dira, Dave Brailsford Skyko zuzendariaren planen arabera.
Britainiarrak hirugarrenez lau urtean irabazi du Frantziako lasterketa, hiru asteetan zehar nagusitasun osoa erakutsita, eta Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetako erlojupekoa eta lineako proba lehiatuko ditu.
"Hori da momentu honetako plana: Tourra, Olinpiar Jokoak eta gero, Vuelta. Oraindik plan hori daukagu", esan du Brailsfordek.
Froome bi lasterketak irabazten saiatu zen iaz, baina Vueltako 11. etapan lasterketa utzi behar izan zuen eroriko baten ondorioz.
Mikel Landa taldekidea berarekin batera ibiliko da Vueltan. "Aztertuko dugu noraino heltzen den. Uste dut Vuelta baino lehen beste lasterketa behar duela, beraz, ikusiko dugu non gauden", esan du Brailsfordek.
Skyko zuzendariak badaki Landaren etxetik hurbil igaroko dela Vuelta: "Berarentzat ere asmo handiak ditugu".
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa