13:09

Espainiako Vuelta

Hasiera, abuztuaren 20an

Espainiako Itzuliko lehen 11 etapak argitara atera dira

eitb.eus

Lehen zatian, lasterketa Galiziatik, Gaztela eta Leonetik, Asturiasetik eta Kantabriatik pasatuko da. Ondorengo etapetako bat Urdazubin, Nafarroan, amaituko da.

  • Fabio Aru, 2015eko Espainiao Itzuliko garaipena ospatzen. Argazkia: Efe.

    Fabio Aru, 2015eko Espainiao Itzuliko garaipena ospatzen. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Itzuliko lehen 11 etapak zeintzuk izango diren zabaldu da. Lasterketa abuztuaren 20an hasi eta irailaren 11n amaituko da. Lehen 11 egun horietan sei helmuga aldapan gora egongo dira. Ibilbidea Galizia eta Kantabria lotuko ditu.

Lehen sei etapak Galizian izango dira. Ondoren, Gaztela eta Leonen sartu eta Asturiasetik, eta Kantabriatik airtuko dira, konfirmazio ofizialik egon ez arren. Lasterketaren aurkezpena urtarrilaren 9an egingo dute, baina ordurako gauza gutxi izango dira jakin barik.

Lehen zati horretako sei etapa aldapan gora amaituko dira: Mirador de Ézaro (3. etapa), San André de Teixidó (Cedeira) (4. etapa) eta hurrengo laurak jarraian; La Camperona (8.etapa), Naranco (9. etapa), Covadongako lakuak (10. etapa) eta, lehen atseden egunaren ondoren, Peña Cabarga (11. etapa).

Ibilbidea:
Abuztuak 20. 1. etapa: Balneario Laias (Cenlle, Ourense) - Parque Náutico de Castrelo de Miño (Ourense), 28 km Erlojuaren kontra.
Abuztuak 21.  2. etapa: Ourense - Pontevedra
Abuztuak 22. 3. etapa: Marín (Pontevedra) - Mirador Ézaro (A Coruña)
Abuztuak 23. 4. etapa: Betanzos (A Coruña) - San André de Teixidó (Cedeira)
Abuztuak 24. 5. etapa: Maceda (Ourense) - Lugo
Abuztuak 25. 6. etapa: Monforte - Luintra (Nogueira de Ramuín, Ourense) 
Abuztuak 26. 7. etapa: Comarca Puebla de Sanabria
Abuztuak 27. 8. etapa: Villalpando (Zamora) - La Camperona
Abuztuak 28. 9. etapa: Cistierna (Leon) - Naranco
Abuztuak 29. 10. etapa: Lugones - Covadongako lakuak
Abuztuak 30. Atseden eguna.
Abuztuak 31. 11. etapa: Lastres - Peña Cabarga

Hurrengo egunean, lasterketa Euskal Herrian sartuko da, eta etapa bat, gainera, Nafarroan amaituko da, Urdazubin, hain zuzen. Aubisque, Biescas, Calpe, Aitana eta Madrilen izango dira beste iritsieta batzuk.

 

atzuk.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena