18:20

Espainiako Vuelta

19. etapa

Gougeard garaile; eta Dumoulinek denbora atera die Aru eta Puritori

Agentziak | Erredakzioa

Frantziarra bera bakarrik sartu da Avilako helmugan. 40 segundoa atera dizkio Nelson Oliveirari (bigarren) eta 44 Maxime Monforti (hirugarren).

0:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alexis Gougeard (AG2R) frantziarrak irabazi du Espainiako Itzuliko 19. etapa, 185,5 kilometrokoa, Medina del Campo eta Avila artean. Tom Dumoulin (Giant) holandarra sendoago da lidergoan, Fabio Aruri beste hiru segundo sartuta.

22 urteko frantziarra bakar-bakarrik sartu da Avilako helmugan, 4 ordu, 19 minutu eta 20 segundoko denborarekin. Nelson Oiveira portugaldarra bigarren izan da, eta Maxime Monfort belgikarra hirugarren.

Faboritoen taldea 16 minutu eta 17 segundora sartu da. Tom Dumoulin liderrak hiru segundo atera dizkio azken metroetan Fabio Aruri eta bederatzi ‘Purito’ Rodruguezi.

Larunbatean 20. etapa lehiatuko dute, San Lorenzo del Escorial eta Cerdedilla artean. Guztira, 175,8 kilometro.


"600">

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena