20:27

Espainiako Vuelta

Lidergoa galdu du

Aru: 'Landak jarri duen erritmoa eskertzen dut'

Agentziak | Erredakzioa

Ez dago polemikarik Astanako bi oilarren artean. Italiarrak, orain sailkapen orokorreko bigarrena, 16. etapan ez dela oso ondo egon esan du.

  • Fabio Aruk sufritu egin du 16. etapan / EFE.

    Fabio Aruk sufritu egin du 16. etapan / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fabio Aruk (Astana) Mikel Landaren lana eskertu du 16. etapako azken igoeran (Ermita del Alba, maila berezikoa), eta esan du ez dela "oso ondo" egon bukaeran. Lidergoa galdu du, Purito Rodriguezen (Katiuxa) aurrean.

"Ez naiz oso ondo egon, tripako minarekin; heltzea lortu dut esfortzu apur batekin, baina ez da posiblea izan, eta Puritok maillota kendu dit. Gainera, oso gogorra zen igoera", esan du etaparen ostean.

"Landak jarri duen erritmoa eskertzen dut. Oso gogorra izan da, baina ona zen inork erasoa jo ez ziezadan, ni atzetik ibili arren. Eskerrak bihar atseden eguna dela eta indarberritu ahalko naizen", gehitu du.

en", gehitu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena