Espainiako Vuelta
13. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Lampre taldeko portugaldarrak 59 segundo atera dizkio Julien Simonen eta Nicholas Rocheren taldeari. Romain Sicard hamargarren da orain sailkapen nagusian, eguneko ihesaldian sartu ostean.
Nelson Oliveira, Tarazonako helmugan. Efe.
Nelson Oliveira Lampre-Merida taldeko portugaldarrak irabazi du Espainiako Itzuliko 13. etapa. Guztira, 178 kilometro egin dituzte txirrindulariek, Calatayud eta Tarazona artean.
Oliveira bakar-bakarrik ailegatu da helmugara, eguneko ihesaldian sartu eta iheskideen ahaleginei eutsi ostean. Hala ere, iheskideak ez dira ondo konpondu eta horri esker portugaldarrak aldeari eustea lortu du.
Romain Sicardek eguneko ihesaldian sartzea lortu du eta, horri esker, hamargarren tokira igo da sailkapen nagusian. Mikel Nieve zortzigarren da, eta Fabio Aruk lider jarraitzen du.
Guztira, 24 txirrindularik osotu dute eguneko ihesladia. Talde nagusiaren baimena zutela ikusitakoan, eta ihes egindakoen talde horretatik alde egiteko hainbat saiakerek huts egin ostean, Oliveirak erasoa jo du eta zuloa egitera lortu du.
Irabazleak lau ordu, 14 minutu eta segundo bat behar izan ditu ibilbidea betetzeko. 59 segundora iheskideak helmugaratu dira, eta bost minutu luzera, aldiz, faborito nagusien tropela.
Larunbatean 14. etapa korrituko dute Gasteiz eta Alto Campoo artean, 215 kilometrokoa.
"600">
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa