18:25

Espainiako Vuelta

11. etapa

Andorrako etapa, 'historiako gogorrena'

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako Vueltaren antolatzaileek horrela definitzen dute 11. etapa, lasterketako nagusia. Sailkapen orokorrerako gakoa izango da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Landa arabarrak irabazi du Andorrako etapa, Espainiako Vueltan; lasterketaren historiako gogorrenatzat jotzen zuten askok. Irakurri kronika hemen: Mikel Landak irabazi du 2015eko Espainiako Vueltaren etapa nagusia.

Espainiako Vueltaren 11. etapa, Andorra la Vella eta Cortals d'Encamp artekoa, lasterketaren historiako 'gogorrena' izango da, antolatzaileen eta txirrindularien esanetan. Sailkapen orokorreko gizonentzat lehenengo azterketa garrantzitsua izango da.

Sei mendate (maila bereziko bat, lehen mailako lau eta bigarren mailako beste bat) eta 5.000 metrotik gorako desnibela izango dituzte aurretik txirrindulariek, eta lan handia egin beharko dute guztiek lehen atseden egunaren biharamunean.

Tom Dumoulin (Giant-Alpecin) da liderra, eta Joaquim 'Purito' Rodriguez (Katuxa) dago bigarren, liderrarengandik minutu batera. Puritok berak diseinatu zuen etapa. Andorrako mendietara ondo kokatuta helduko dira faboritoak, segundo gutxiko aldeaz euren artean.

Puritorekin batera, Esteban Chaves (Orica), Nicolas Roche (Sky), Fabio Aru (Astana), Alejandro Valverde (Movistar), Nairo Quintana (Movistar) eta Chris Froome (Sky) liderrarengandik oso gertu daude. Murtziakoak mina du lepauztaian.

Laburra da etapa, 138 kilometrokoa, baina ez da ordekarik izango. Irten bezain laster, Beixalis (1. mailakoa) igoko dute; % 10etik gorako aldapak ditu, baita % 14koak ere.

Jaitsi eta gero, Ordino (1. mailakoa) igoko dute (luzeagoa da eta % 9ko aldapak ditu), eta, ondoren, La Rabassa (1. mailakoa), bukaerako zatira arte, jasangarriagoa.

Eguneko laugarren igoera La Gallina izango da, maila berezikoa, eta han erabaki daiteke etapa garaipena lehiatuko duen taldetxoa, % 11ko aldapetan. Jaitsierak La Comellaraino (2. mailakoa) eramango ditu.

Els Cortals d'Encampen (1. mailakoa) bukatuko da etapa, nahiko gogorra hasieratik bukaeraraino, eta are gogorragoa, aurretik egindako kilometroak egin eta gero.

11. ETAPAKO PROFILA

vuelta a españa 2015 perfil 11

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena