Espainiako Vuelta
Atseden eguna
Agentziak | Erredakzioa
Sky eta Katushako txirrindulariak dira Castello eta Andorra arteko tartea airez egin duten bakarrak, autobusean joan beharrean.
Purito Rodriguez / EFE.
Chris Froome (Sky) eta Purito Rodriguez (Katusha) helikopteroz joan dira Andorrara, bidaia ordu batzuz laburtzeko. Castello eta Andorra arteko bidea airez egiteak Nairo Quintanari eta Alejandro Valverderi baino denbora gehiago eman die atseden hartzeko, errepidez egin baitute Movistar taldeko txirrindulariek.
Froomekin batera, zazpi taldekideek eta Skyko langile batzuek bidaiatu dute. Puritorekin, Dani Moreno, Alberto losada, Angel Vicioso eta Eduard Vorganov joan dira. Ordu eta erdiko bidaia da helikopteroz, eta lau bat ordu eta 400 kilometro, errepidetik eginez gero.
Atseden eguna dute gaurkoa, baina batzuek beste batzuek baino gehiago nabarituko dute. Froome eta Purito sasoiz heldu ziren hotelera, eta gainerakoak, gauez.
Valverdek ez dio garrantzirik ematen: "Helikopteroz egin zitekeen, baina baita autoz ere. Ez zait inporta. Haiek horrela egin badute, bikain. Ni kotxez noa eta ez da ezer gertatzen, ez dut uste dopin mekanikoa edo teknikoa denik.
Nos vamos volando hacia #andorra ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ Que ganas de descanso y familia diossss!!!!!! https://t.co/StcRe3f5w5
— Joaquim Rodríguez (@PuritoRodriguez) agosto 31, 2015
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa