Espainiako Vuelta
9. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Giant-Alpecineko neerlandarrak garaipen handia eskuratu du, Chris Froomeri (Sky) azken metroetan gailenduta, eta sailkapen orokorreko lehenengo postua berreskuratu du.
Tom Dumoulin / EFE.
Tom Dumoulinek (Giant-Alpecin) Espainiako Vueltaren bederatzigarren etapa irabazi du, Cumbre del Sol 1. mailako mendatean, Benitachellen. Garaipenarekin, Chris Froome (Sky) eta Purito Rodriguezen (Katiuxa) aurretik, neerlandarrak liderraren maillot gorria berreskuratu du.
Txirrindulariek 168 kilometroko etapa egin dute, Torreviejan hasita eta Cumbre del Solen bukatuta (1. maila), 2. mailako Puig Llorença gaina ere behin igarota.
Dumoulin eta Froome izan dira oldarkorrenak azken igoeran, eta euren erasoek denbora galdarazi diete faboritoei. Fabio Aru (Astana) 5 segundora heldu da, eta Nairo Quintana eta Alejandro Valverde (Movistar), 20ra. Faboritoak 20 segundotan daude. Froome zortzigarrena da, 1' 48''-ra.
Peter Sagan (Tinkoff-Saxo) ez da abiatu Torreviejatik, motor batek harrapatu ostean haserretuta. Jesper Stuyvens, zortzigarren etapako irabalea, ere ez. Eskua apurtuta ospatu zuen garaipena atzo.
Beste eroriko bat izan da gaur. Tartean, Valverde, Visconti, Chaves, Aru eta Landa erori dira. Momentu horretan, 14 txirrindulari zeuden ihesaldian, baina Katiuxak gidatutako tropelak harrapatu ditu.
Omar Fraile (Caja Rural-Seguros RGA) Puig Llorença gainan lehenengoa izan da, helmugatik 40 kilometrora, mendiko lidergoa sendotuz. Birrenean, lider berriaren erasoek faboritoen arteko borroka ireki dute. Azkenean, Dumoulinek eman du ustekabea.
9. ETAPAKO SAILKAPENAK
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa