Espainiako Vuelta
7. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Mikel Nieve hamabosgarren izan da 45 segundora, eta Amets Txurruka, eguneko ihesaldiko protagonistetako bat, hamaseigarren, 51 segundora.
Lottoko txirrindularia, helmugara sartzen. Efe.
Lotto Jumbo taldeko Bert Jan Lindermanek irabazi du Espainiako Vueltako 7. etapa. 191,1 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Jodar eta Alpujarra artean (Capileira). Holandarraren laugarren garaipena da profesionaletan. Esteban Chavesek (Orica-GreenEdge) lider jarraitzen du, faboritoen taldean iritsi baita.
Jardunaldiko galtzaileetako bat Chris Froome (Sky) izan da, minutu eta erdi galdu du faboritoekin.
Amets Txurruka (Caja Rural) eguneko ihesaldian izan da, Carlos Quinterorekin (Colombia), Bert Jan Lindemanekin (Lotto Jumbo), Ilia Kosheshoyekin (Lampre) eta Jerome Cousinekin (Europcar) batera. Tropel nagusiaren presioari ondo eutsi diote eta batzuek helmugaraino iristea lortu dute.
Koshevoyren eta Cousinen artean lehia sutsua izan den arren, Lindeman izan da azkenean indartsuena guztien artean, eta bere ibilbideko garaipenik garrantzitsuena erdietsi du.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa