Espainiako Vuelta
2. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Orica taldeko kolonbiarra sartu da lehena helmugan, eta Tom Dumoulin (Giant) eta Nicolas Roche (Sky), jarraian. Antolatzaileek Nibali kanporatu dute, metro batzuk auto bati helduta egiteagatik.
Albisteak (2)
Esteban Chaves kolonbiarra (Orica) da Espainiako Vueltako lehen liderra, bigarren etapa irabazi ostean. 158,7 kilometro egin dituzte, Alhaurin de la Torre eta Caminito del Rey artean.
Tom Dumoulin herbehereetarra (Giant) izan da bigarren, eta Nicolas Roche irlandarra (Sky), hirugarren. Irabazleak 3 ordu 57 minutu eta 26 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko.
Helmugarako 33 kilometroren faltan, erorikoa izan da tropel nagusian, eta, besteak beste, Vincenzo Nibali eta Peter Sagan erori dira lurrera.
Bi txirrindularik estropezu egin dute elkarrekin, eta hainbat txirrindulari erori dira ondoren. Nibali eta Sagan bizikletara berriro igotzeko moduan izan dira, baina beste batzuk errepidean erorita geratu dira.
David Tanner australiarra ospitalera eraman dute, anbulantzian.
Lasterketa bukatu ostean, antolatzaileek Vincenzo Nibali lasterketatik botatzea erabaki dute, hainbat metro taldeko auto bati helduta egiteagatik.
Astelehenean, hirugarren etapa korrituko dute, 158 kilometrokoa, Mijas eta Malaga artean.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa