Espainiako Vuelta
Bikoaren bila
Agentziak | Erredakzioa
Mikel Landa, Alejandro Valverde eta Purito Rodriguez Puerto Banuseko irteeran egongo dira.
Chris Froome, Tourrean garaile / EFE.
Chris Froomek (Sky), Frantziako Tourraren irabazle berriak, irekita utzi du Espainiako Vuelta lehiatzeko aukera. Irabaztekotan, Froome Jacques Anquetil eta Bernard Hinaulti batuko litzaieke. 1963 eta 1978an, hurrenez hurren, bi itzuli handiak irabazi zituzten.
Sky Sports Newsi emandako elkarrizketan, "ehuneko ehunean baieztatzeko oraindik goizeegi" dela esan du Froomek, baina aukera "mahai gainean" dagoela. "Buruan daukat", gehitu du britainiarrak.
Taldeko manager orokor Dave Brailsfordek presioa kendu nahi izan dio: "Bi Tour irabazi dituen lehenengo britainiarra da. Izugarria da egin duena, eta ez dut uste momentu oro aurrera begiratzera behartu behar dugunik".
Javier Guillen Vueltako zuzendariak, bestalde, Mikel Landa, Alejandro Valverde eta Purito Rodriguez egongo direla baieztatu du. Froomeri dagokionez, zera esan du: "Hau da etortzeko urterik egokiena".
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa