Espainiako Vuelta
Munduko Txapelketa
Erredakzioa
Trekeko suitzarrak soilik Munduko Txirrindularitza Txapelketako lineako lasterketa lehiatzea erabaki du, Ponferradan (Leon).
Fabian Cancellara (Trek) ez da Munduko Errepide Txirrindularitzako Txapelketako erlojupekoan egongo, Ponferradan (Leon). Suitzarrak lineako taldean hartuko du parte, lau aldiz irabazi duen lasterketa alde batera utzita.
Cancellaraz gain, Suitzako selekzioa hurrengo txirrindulariek osatuko dute: Michael Albasini (Orica-GreenEdge), Martin Elmiger (AG2R La Mondiale), Silvan Dillier, Steve Morabito, Gregory Rast, Michael Schär eta Danilo Wyss (BMC). Suitzako Federazioaren arabera, Cancellararen asmoa "bere helburuan arreta osoa jartzea da, hau da, lineako lasterketan".
'Spartacus' ez da inoiz Munduko Txapelketako lineako lasterketetako podiumean egon. Erlojupekoa, aldiz, lau aldiz irabazi du (2006, 2007, 2009 eta 2010), eta hiru aldiz hirugarren geratu da (2005, 2011 eta 2013). Bere aurkari nagusiak, Tony Martinek, iaz irabazi zion.
Alemaniarra baino hobeto geratu zen azken aldia iazko Espainiako Vueltaren Tarazonako etapan izan zen. Aurten, Martinek berriz irabazi dio suitzarrari.
2014an, erlojupeko bakarra irabazi du Cancellarak: Suitzako Txapelketa. Beste garaipen bakarra Flandriako Tourrean eskuratu zuen.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa