Espainiako Vuelta
Adierazpenak
Erredakzioa
Baikor agertu da kolonbiarra astearteko erlojuaren kontrako etapari buruz galdetu diotenean. "Denbora galdu dezaket, baina ez asko", esan du.
Nairo Quintana. Argazkia: EFE
Alberto Contador txirrindulari espainiarra da Vuelta irabazteko faborito nagusia, Nairo Quintana (Movistar) lideraren arabera.
"Argi geratu da faboritoak sasoi onean direla. Indartsuenak Valdelinaresen agertu ziren. Faborito nagusia Contador da, bera da indartsuena, uste genuena baino hobeto dago. Eta Froomen erlojupekoa ikusi beharra dago".
Baikor agertu da Quintana astearteko erlojuaren kontrako etapari buruz galdetu diotenean. "Erlojupekoan pixka bat hobeto dut, eta aurkariengandik hurbil egongo naizela uste dut. Denbora galdu dezaket, baina ez asko", gaineratu du kolonbiarrak.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa