Espainiako Vuelta
Berdintasuna nagusi
Erredakzioa
Vueltan, garrantzi handiko erlojupekoari egin beharko diote aurre gaur: 36,7 kilometro Veruelako monasterioa eta Borja artean.
Espainiako Itzulia. Argazkia: EFE
Gaur atseden eguna dute Espainiako Itzuliko txirrindulariek. Gaur garrantzi handiko erlojupekoari egin beharko diote aurre, eta sailkapen nagusian berdintasuna eta emozioa da nagusi. Nairo Quintana dago lidergoan, baina gertuegi ditu Contador, Valverde, Froome eta "Purito" Rodriguez.
"Hutsean berdinduta gaude", adierazi zuen Quintanak liderraren elastikoa jantzi zuenean. Cumbres Verdes eta Valdelinares mendateetatik ez da faborito argirik atera, eta guztien aukerak bere horretan daude.
Asteartean 10. etapa jokatuko da Vueltan, erlojupekoa. Jardunaldiak 36,7 kilometro izango ditu Veruelako monasterioa eta Borja artean. Moncayo gainera heltzeko, kilometro gogorrak egin beharko dituzte, eta ondoren jaitsiera nabarmena aurkituko dute.
Sailkapen nagusia
1. QUINTANA, Nairo Movistar Team 35h 58' 05''
2. CONTADOR, Alberto Tinkoff - Saxo + 3''
3. VALVERDE, Alejandro Movistar Team + 8''
4. ANACONA, Winner Lampre Merida + 9''
5. FROOME, Christopher Team SKY + 28''
6. RODRIGUEZ, Joaquin Team Katusha + 30''
7. ARU, Fabio Astana Pro Team + 1' 06''
8. GESINK, Robert Belkin Pro Cycling Team + 1' 19''
9. URAN, Rigoberto Omega Pharma - Quick-Step + 1' 26''
10. BARGUIL, Warren Team Giant - Shimano + 1' 26'
Hurrengo zuzenekoak
06 | 20:00 - 22:00 | SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs Kutaisi |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa