Espainiako Vuelta
69. edizioa
Erredakzioa
Espainiako itzuliko 13 etapa aldapan bukatuko dira, horietatik 8 lehenengo mailako mendateetan. 2014ko Vuelta Konpostelan bukatuko da.
Vuelta 2013. Argazkia: EFE
Espainiako Vueltaren 69. Edizioa eskalatzaileentzat aproposa izango da, berriz ere. Kadizen aurkeztu dute 2014ko Espainiako itzuliko ibilbidea, eta guztira aldapan bukatzen diren 13 etapa izango ditu (8 lehenengo mailako mendateetan).
Vuelta abuztuaren 23an hasiko da Xerezen, 12,6 kilometroko taldekako erlojupeko batekin. Aurten, itzulia ez da Madrilen bukatuko, Santiagon baizik, 10 kilometroko erlojupeko erraz batekin.
Aurreneko etapak Andaluzian izango dira, eta hirugarren etapan lehenengo mugimendu garrantzitsuak eman litezke, 3. mailako hiru mendate gainditu ondoren Arcos de la Fronterako igoeran bukatuko baita jardunaldia.
Kordoba bidean erdi mailako mendateko etapa bate egongo da, eta Zubia (Granada) mendatean bukatuko den etapan, faboritoen mugimenduak eman litezke.
Gaztela eta Mantxatik Aragoira igaroko da 2014ko Vuelta. Valdelinaresen bukatuko den etaparen ostean, atseden eguna izango dute txirrindulariek, eta ondoren 35 kilometroko erlojupeko bat.
Erlojupekoaren ostean, Vuelta Nafarroatik igaroko da, Aralarko San Migelen bukatuko den etapa ikusgarriarekin (11. etapa). Zortzi kilometroko igoera gogorrean, eskalatzaileek abagune ederra izango dute.
Ondoren, esprinterrek euren aukerak izango dituzte Logroñoko etapan, eta Vuelta Kantabrian, Asturiasen eta Galizian erabakiko da.
Gogortasuna Kantabriako etapetan etorriko da Cabarcenoko gaina bukatuko den etapan, batez ere. 14. etapan, txirrindulariak Santanderretik Leonera joango dira, eta Camperona mendate gogorrean egongo da helmuga, % 24ko batazbesteko maldak dituen "Angliru txiki" bat.
Hurrengo jardunaldian, tropelak Covadongako etapa mitikoa izango du, eta jarraian, 2014ko Espainiako Vueltako etapa nagusia izango da. San Martin del Rey Aureliotik irtengo dira txirrindulariak, eta 158 kilometro gogor egin beharko dituzte lehenengo mailako lau mendate gaindituz (Colladona, Cordal, Cobertoria eta San Lorenzo). Bukaera Farraponako gaina izugarrian izango da.
Etapa nagusia gainditzen dutenek, bigarren atseden eguna izango dute, Galiziara heldu aurretik. Ortigueira-A Coruña etapan esprinterrek euren aklzen abagunea izan dezakete, ondoren Monte Castrove eta Ancareseko etapa etorriko baitira. Azkenengo jardunaldia Santiagon izango da, erlojupeko erraza.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa