Espainiako Vuelta
Podiumean
L.E. | eitb.com
Talde laranja podiumera igo da igande honetan, eta amaiera bikaina eman dio Espainiako Itzuliko azken parte hartzeari.
Euskalteleko txirrindulariak, Madrileko podiumean. Efe.
Euskaltelek amaiera ezin hobea eman dio Espainiako Itzuliari taldekako sailkapena irabazita.
Euskaltelen agurraren albistearen kolperen ondoren, taldeko txirrindulariek balentriaren bat egin nahi zuten Espainiako Itzulian, eta lortu egin dute. Madrileko podiumean izan dira, eta egindako talde lan onaren saria jaso dute.
Duela egun batzuk, Samuel Sánchez liderra taldekako sailkapena irabazteko aukeraz aritu zen: "Lasterketaren azken egunetan erregulartasunez ibiliz gero, garaipena lor dezakegula uste dut. Polita litzateke Madrileko podiumean izatea".
Ez da Euskaltelek azken egunetan jasotzen duen albiste on bakarra. Iragan astean Fernando Alonsok Euskaltelen lizentzia erosi zuela iragarri zuen, eta, ondorioz, taldeko kideek lanean jarraitzeko aukera izango dute.
Talsdekako sailkapena:
Euskaltel Euskadi 253h 29' 35"
Movistar Team + 1'02"
Astana Pro Team + 1'30
Team Saxo – Tinkoff + 9'56"
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa