Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

17:49

Frantziako Tourra 2020

2025eko uztailaren 5etik 27ra

2025eko gizonezkoen Frantziako Tourra oso menditsua izango da, eta esprinterrei aukera gutxiago emango dizkie

EITB MEDIA

Lilletik irtengo da, uztailaren 5ean, Parisen amaitu, uztailaren 27an, eta Frantzian jokatuko dute osorik. Lasterketako 112. ekitaldia asteartean aurkeztu dute.

  • 2025eko Frantziako Tourraren ibilbidea, asteartean egindako aurkezpenean. Argazkia: EFE.

    2025eko Frantziako Tourraren ibilbidea, asteartean egindako aurkezpenean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2025eko Frantziako Tourra "bete-betean frantziarra" izango da, ez baita Frantziako lurraldeetatik aterako. Asteartean aurkeztu dute, Parisen, 112. Frantziako Tourrak jarraituko duen ibilbidea; profil oso menditsua izango du, bi erlojupeko izango dira, horietako bat Peyragudeserako igoera bat, mendate mitiko batzuk bueltan izango ditu, Hautacam eta Supebagneres kasu, eta esprinterrek aukera gutxiago izango dituzte. Frantziako txirrindularitzako izar handi historikoak izango ditu gogoan, Tourreko heroiak.

Testuinguru horretan, baieztatu egin dute Superbagneres igoko dutela, Pirinioetako etapa batean, eta, horrez gain, 2012tik lehen aldiz, Tourmalet, Aspin eta Peyresourde gaindituko beharko dituzte txirrindulariek, beste jardunaldi batean, bata bestearen atzean. Zaila da zehaztea zein izango den etapa nagusia; beste bat Mont Vontouxen amaituko da, eta beste bat Col de la Lozen, Glandon eta Madeleine atzean utzita.

Azken hiru ekitaldietan, Frantziako Tourra Kopenhagetik, Bilbotik eta Florentziatik abiatu da; 2025ean, ordea, Frantzian hasiko da lasterketa, Lillen hain zuzen ere, uztailaren 5ean, eta Tourrak ez du Frantziako lurraldea utziko. Ziklistak izango dira Erdialdeko Mendikatean, Pirinioetan, Alpeetan eta Juran. Mendaterik garaiena Col de la Loze izango da, 2.304 metrora; hori, aurrenekoz, Courcheveletik igoko dute.

Tourrean, 21 etapa izango dira, bai eta bi atseden egun, Okzitaniako Tolosan eta Montpellierren. Guztira, 3.320 kilometro izango ditu. Zazpi etapa lauak izango dira, beste sei mendi erdikoak, eta sei goi mailako mendikoak; bost egunetan, etapa mendateren batean amaituko da, honako hauetan: Hautacam, Luchon-Superbagneres, Mont Ventoux, Col de la Loze eta La Plagne. Halaber, bi erlojupeko izango dira. EITBk, ohi bezala, zuzenean emango du lasterketa.

Lehenengo banakako erlojupekoa bosgarren etapan jokatuko dute, laua izango da eta 33 kilometroko ibilbidea izango du. Hamabigarrenean, Hautacam igoko dute, eta biharamunean 11 kilometroko kronoigoera izango da: Loudenvielle-Peyragudes. Hurrengo etapa giltzarria izango da: Pauen hasita, Superbagneresen amaituko da.

Mont Ventouxeko etapa Montpellierren hasiko da. 18. jardunaldian, Vif-Courchevel etapan, parte-hartzaileek maila bereziko hiru mendate igo behar izango dituzte: Glandon, Madeleine eta Col de la Loze.

Hurrengo egunean, eguna La Plagnen amaituko da; 130 kilometroko etapa izango da, ez da luzea izango, baina bost mendate izango ditu. Azken-aurreko etapa ihesaldietarako egokia izan liteke, ea hogeita batgarrena, alegia, azkena, Parisen jokatuko dute, Eliseoko Zelaietan; izan ere, 50 urte beteko dira Tourra lehen aldiz toki horretara iritsi zenetik. 2025eko Frantziako Tourra uztailaren 27an amaituko da.

2025eko Frantziako Tourraren etapak

1. etapa, uztailak 5, Lille-Lille, 185 kilometro.

2. etapa, uztailak 6, Lauwin-Planque-Boulogne sur Mer, 212 kilometro.

3. etapa, uztailak 7, Valenciennes-Dunkerque, 178 kilometro.

4. etapa, uztailak 8, Amiens-Rouen, 173 kilometro.

5. etapa, uztailak 9, Caen-Caen, banakako erlojupekoa, 33 kilometro.

6. etapa, uztailak 10, Bayeux-Vire Normandia, 201 kilometro.

7. etapa, uztailak 11, Saint-Malo-Bretainiako Harresia, 194 kilometro.

8. etapa, uztailak 12, Saint-Meen-le-Grand-Laval, 174 kilometro.

9. etapa, uztailak 13, Chinon-Chateauroux, 170 kilometro.

10. etapa, uztailak 14, Ennezat-Le Mont Dore, 163 kilometro.

Uztailak 15: atseden eguna, Okzitaniako Tolosan.

11. etapa, uztailak 16, Tolosa-Tolosa (Okzitania), 154 kilometro.

12. etapa, uztailak 17, Auch-Hautacam, 181 kilometro.

13. etapa, uztailak 18, Loudenvielle- Peyragudes, banakako erlojupekoa, 11 kilometro.

14. etapa, uztailak 19, Paue-Superbagneres, 183 kilometro.

15. etapa, uztailak 20, Muret-Carcasona, 169 kilometro.

Uztailak 21: atseden eguna, Montpellierren.

16. etapa, uztailak 22, Montpellier-Mont Ventoux, 172 kilometro.

17. etapa, uztailak 23, Bollene-Valence, 161 kilometro.

18. etapa, uztailak 24, Vif-Col de la Loze, 171 kilometro.

19. etapa, uztailak 25, Albertville-La Plagne, 130 kilometro.

20. etapa, uztailak 26, Nantua-Pontarlier, 185 kilometro.

21. etapa, uztailak 27, Mantes-la-Ville-Paris, 120 kilometro.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena