Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

17:53

Frantziako Tourra 2020

5. etapa

Cavendishek Saint-Vulbaseko esprinta irabazi du, eta historian Tourreko etaparik gehien dituen ziklista da

EITB MEDIA

Txirrindulari britainiarrak, 39 urtekoa bera, Frantziako Tourreko 35 etapa ditu irabazita, dagoeneko, bere palmaresean, eta Eddy Merckx historikoa aurreratu du; 2021etik, berdinduta zeuden, Merckx eta Cavendish. Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du.

1:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mark Cavendish Astana Qazaqstan taldeko txirrindulari britainiarrak 2024ko Frantziako Tourreko bosgarren etapa irabazi du, asteazkenean, esprintean, Saint Vulbasen, eta horrenbestez, 35 etapa garaipen dituela, historian Frantziako Tourreko etaparik gehien irabazi dituen ziklista da. 2021etik, Eddy Merckx belgikar mitikoarekin zegoen berdinduta Cavendish, biek 34na garaipen zituztela, baina orain, 39 urte dituela, berdinketa hori desegin du, Tourraren eta txirrindularitzaren historian geldituko den egun batean. Sailkapen nagusian, ez dago nabarmentzeko moduko aldaketarik, eta Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du.

Datu batzuekin, agian errazagoa da barneratzea zer erdietsi duen Mark Cavendishek: Eddy Merckxek 1975etik zeraman, 49 urte, berak ezarritako marka hori inork hautsi gabe; Cavendishek 2008an irabazi zuen estreinakoz Frantziako Tourrean, Chateaurouxen, eta egun hartan Oscar Freire eta Erik Zabel sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan; Pogacarrek bederatzi urte zituen britainiarrak etapa hura eskuratu zuenean, eta Vingegaardek hamaika. Denbora luzea igaro beharko da lorpen hau norbaitek gainditu arte, baldin eta inoiz gertatzen bada. 

111. Tourreko bosgarren etapa, pentsatzeko modukoa zenez, esprintean erabaki da. Aurretik, Lyongo bi txirrindularik egindako ihesaldi luzea izan da, alegia, Matteo Vercherrek eta Clement Russok egindakoa, eta Pello Bilbaok eta beste bost txirrindularik erorikoa izan dute. Emozioa, hortaz, amaieran izan da, Cavendishen garaipenarekin.

Ostegunean, 2024ko Frantziako Tourreko seigarren etapa jokatuko dute. Jardunaldia Maconen hasiko da, eta Dijonen amaitu, eta 163,5 kilometroko ibilbidea izango du. Etapa laua izango da, eta aurreikuspena da maillot berdearen lehian dauden txirrindularientzako eguna izatea.

Etapako sailkapena

1 - CAVENDISH Mark (Astana) 4:08:46

2 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) d. b.

3 - KRISTOFF Alexander (Uno-X) d. b.

4 - DE LIE Arnaud (Lotto) d. b.

5 - JAKOBSEN Fabio (DSM) d. b.

6 - ACKERMANN Pascal (Israel) d. b.

7 - DEMARE Arnaud (Arkea) d. b.

8 - THIJSSEN Gerben (Intermarche) d. b.

9 - GIRMAY Biniam (Intermarche) d. b.

10 - VAN DEN BERG Marijn (EF Education) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - POGACAR Tadej (UAE) 23:15:24

2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) + 0:45

3 - VINGEGAARD Jonas (Visma) + 0:50

4 - AYUSO Juan (UAE) + 1:10

5 - ROGLIC Primoz (BORA) + 1:14

6 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) + 1:16

7 - LANDA Mikel (Soudal) + 1:32

8 - ALMEIDA Joao (UAE) d. b.

9 - CICCONE Giulio (Lidl) + 3:20

10 - BERNAL Egan (INEOS) + 3:21

16 - BILBAO Pello (Bahrain) + 4:40

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena