Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
LEHEN ETAPA
EITB Media
Romain Bardet eta Frank van den Broek DSM taldeko txirrindulariek ihesean egin dituzte etapako azken 40 kilometroak, eta elkarrekin iritsi dira helmugara, tropelak irentsi aurretik. Alex Aranburu seigarren izan da, eta Pello Bilbao bederatzigarren.
Bideoak (5)
DSM taldearen lan bikaina biribildu Bardetek Tourreko estreinako etapan
Bardetek irabazi du lehen etapa, eta maillot horia jantzi du bere azken Tourrean
Romain Bardetek (DSM) irabazi du Frantziako Tourreko lehendabiziko etapa -206 kilometro egin dituzte, Florentzia eta Rimini artean-, eta, ondorioz, txirrindulari frantziarra da lasterketako lehen liderra. Azkeneko aldiz ari da Tourra lehiatzen, eta garaipen handia lortu du; izan ere, lehen aldia da maillot horia janzten duela.
Bardetek 50 kilometroren falta egin du ihes faborito nagusien taldetik, eta etapako azken 40 kilometroak aurretik zihoan Frank van den Broek taldekideekin batera burutu ditu. Hasieran ondo eutsi diote aldeari, baina azken kilometroetan tropelak abiadura areagotu du, eta, une batez, ihesaldia bertan behera botako zuela eta etapa esprintean erabakiko zela ematen zuen.
Hala ere, bi iheslariek eutsi egin diote eta biak batera sartu dira helmugan. Bukaera zirraragarria izan da, eta Bardet hunkituta azaldu da, maillot horia bereganatu duelako.
"Izugarria da. Amets bat bete dut. Gainera, nire taldekidearekin batera lortu dut. Txirrindularitzan hasi nintzenetik bilatzen ari nintzena lortu dut. Hitzik gabe nago", adierazi du.
Haien atzetik, bost segundora sartu da tropela helmugan, Wout Van Aert (Visma) eta Tadej Pogacar (UAE) buruan zirela. Alex Aranburu (Movistar) seigarrena izan da, eta Pello Bilbao (Bahrain), bederatzigarrena.
Bestealde, Ion Izagirre (Cofidis) lehen etapako protagonistetako bat izan da. Hasierako ihesaldian sartu da, eta lehendabiziko mendateetan zortzi puntu pilatu ditu, mendiko sailkapenerako. Tamalez, helmugarako 67 kilometro falta zirenean harrapatu du tropelak, eta ondoren atzean geratu da.
LEHEN ETAPAKO SAILKAPENA ETA NAGUSIA:
1. BARDET Romain (DSM) 5:07:22
2. VAN DEN BROEK Frank (DSM) m.t.
3. VAN AERT Wout (Visma) +0:05
4. POGACAR Tadej (UAE) m.t.
5. VAN GILS Maxim (Lotto) m.t.
6. ARANBURU Alex (Movistar) m.t.
7. PEDERSEN Mads (Lidl-Trek) m.t.
8. EVENEPOEL Remco (Soudal) m.t.
9. BILBAO Pello (Bahrain) m.t.
10. BETTIOL Alberto (EFE) m.t.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa