Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

10:40

Frantziako Tourra 2020

Uztailak 2, asteartea

2024ko Frantziako Tourraren 4. etaparen profila eta ibilbidea: Pinerolo – Valloire (140 km)

EITB MEDIA

Ibilbideak proban jarriko ditu txirrindularien hankak, bigarren mailako bi mendate eta maila bereziko bat izango baitituzte aurretik.

  • 2024ko Frantziako Tourraren 4. etapako profila. Irudia: letour.fr.

    2024ko Frantziako Tourraren 4. etapako profila. Irudia: letour.fr.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uztailaren 2an, asteartea, 2024ko Frantziako Tourrak bere lehen etapa nagusia biziko du edizioaren laugarren etapan. Txirrindulariak Pinerolotik irtengo dira 140 kilometro egin eta Valloiren amaitzeko. Gainera, edizioaren lehen mendiko etapa izango da.

Ibilbideak proban jarriko ditu txirrindularien hankak, bigarren mailako bi mendate eta maila bereziko bat izango baitituzte aurretik.

Hasiera-hasieratik, gorantza egingo dute pixkanaka, ia 40 kilometro jarraian, Sestrierera iritsi arte. 2. mailako lehen mendatea izango da, % 3,7ko maldarekin. Hortik, atseden txiki bat izango dute, oso laburra, 10 kilometroko jaitsiera bakarrik izango duena berriro gorantz abiatu aurretik.

Montgenevre mendateak, hau ere 2. mailakoa eta % 5,9ko malda duena, etaparen erdialdea markatuko du, eta, ziurrenik, ihesi doan talderen bat egongo da helmugan gailentzeko borrokan.

Italiatik Frantziarako muga zeharkatuta, txirrindulariek azken erronka izango dute aurretik, Galibier mendatea, Valloiren etapa amaitu aurretik. Kategoria bereziko mendate honek 22,9 kilometroko luzera du, eta % 6,8ko batez besteko malda.

Mendatearen tontorrera lehenengo iristen denak aukera handia izango du etapa ere bereganatzeko. Etapa zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en (14:55) eta ETB1en (15:10).

ETAPAKO PROFILA

Frantziako Tourreko 4. etapako profila. Irudia: letour.fr.

Frantziako Tourreko 4. etapako profila. Irudia: letour.fr.

3. etapako profila | 5. etapako profila

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 4. etapa (uztailak 2)

Ibilbidea: Pinerolo-Valoire

Distantzia: 139,6 km

Goranzko desnibel metatua: 3.600 m

Hasiera-ordua: 13:05

Amaiera-ordua: 17:05 (36 km/h) | 17:20 (34 km/h) | 17:37 (32 km/h).

Mendiko saria: Sestrières (2. mailakoa), 50,4. kilometroan; Col de Montgenèvre (2. mailakoa), 71,1. kilometroan; Col du Galibier (kategoriaz kanpokoa), 120,7. kilometroan.

GALIBIER MENDATEA

Galibier mendatea. Irudia: letour.fr

Galibier mendatea. Irudia: letour.fr

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena