Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
7. etapa
EITB Media
Jasper Philipsen nagusitu da Frantziako Tourreko 7. etapan. Ondorioz, belgikarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du lasterketa honen 2023ko edizioan. Hirutik hiru esprintetan nagusitu da. Cavendish izan da bigarren eta Girmay hirugarren.
Albisteak (2)
Jasper Philipsenek (Alpecin-Deceuninck) irabazi du Frantziako Tourreko zazpigarren etapa, Mont de Marsan eta Bordele artean egin dena (169,9 km), esprintean nagusituta. Hala, bada, Belgikako txirrindulariak bere hirugarren etapa garaipena bereganatu du aurtengo Tourrean.
Belgikarrak, elastiko berdearen bila, Mark Cavendishen (Astana) errekorra saihestu du, 35. etapa garaipena nahi duena Eddy Merckxekin duen berdinketa hausteko eta Tourrean etapa gehien dituen txirrindularia izateko. Bigarren izan da, eta hirugarren Biniam Girmay (Intermarche) eritrearra.
Sailkapen nagusia ez da batere mugitu. Faboritoak indarrak berreskuratzen hasi dira igandeko Puy de Dome mendiko hurrengo lehiarako. Jonas Vingegaard (Jumbo) da Tourreko patroia, Tadej Pogacar (UAE) baino 25 segundo gutxiagorekin eta Jai Hindley (Bora) australiarrarekiko 1:34 minutuko errentarekin.
Pirinioetako etapa gorabeheratsuen ondoren, Tourra Landetako lurretara jaitsi da esprinterrentzako bi jardunaldiri aurre egiteko. Historia handirik gabeko jardunaldia izan da, eta tropela taldekatuta iritsi da hainbat etaparen ondoren, tarte handirik gabe.
Simon Guglielmi (Arkea) frantsesa izan da lasterketa burua zati handi batean. Aldez aurretik kondenaturik, bakarrik ihes egin du Akitaniako bideak astintzen zituen beroari aurre eginez.
7 minutuko errenta izatera iritsi da, baina dena irudipen hutsa izan da. Helmugatik 73 kilometrora, Peters eta Latour herrikideek bat egin dute berarekin, eta bikoteak tropelari eutsi die helmugarako 4,5 kilometrora zegoen azken txanparaino.
Tropela blokean zegoela, Soudaleko gizonak Philipsenentzat bidea antolatzen saiatu dira, baina posizioaren borroka esprinta irabazteko hautagaiak zituzten talde guztiei eman zaie.
Astanak lehen postuetara eraman zuen Cavendish, baina Tourrean bada txirrindulari bat bere hautagaia jaurtitzeko orduan: Mathieu Van der Poel.
Holandarraren gurpila jarraituz Philipsenek garaipena errematatzea lortu du. Baionan eta Nogaron besoak jaso ondoren, beste etapa bat sinatu du Bordelen.
7. ETAPA
Etapako sailkapena
1 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) 3:46:28
2 - CAVENDISH Mark (Astana) d. b.
3 - GIRMAY Biniam (Intermache) d. b.
4 - MOZZATO Luca (Akea) d. b.
5 - GROENEWEGEN Dylan (Jayco) d. b.
6 - MEEUS Jordi (BORA) d. b.
7 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d. b.
8 - COQUARD Bryan (Cofidis) d. b.
9 - KRISTOFF Alexander (Uno-X) d. b.
10 - PEDERSEN Mads (Lidl) d. b.
Sailkapen nagusia:
1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 29:57:12
2 - POGACAR Tadej (UAE) +0:25
3 - HINDLEY Jai (BORA) +1:34
4 - YATES Simon (Jayco) +3:14
5 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +3:30
6 - YATES Adam (UAE) +3:40
7- GAUDU David (Groupama) +4:03
8 - BARDET Romain (DSM) +4:43
9 - PIDCOCK Thomas (INEOS) d. b.
10 - KUSS Sepp (Jumbo) +5:28
11 - LANDA Mikel (Bahrain) +5:49
14 - BILBAO Pello (Bahrain) +6:23
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa