Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

18:17

Frantziako Tourra 2020

20. ETAPA

Wout van Aertek bere hirugarren garaipena lortu du, Tourreko bigarren erlojupekoa bereganatuta

I. G. | EITB MEDIA

Jumbo-Visma taldeko txirrindulari belgikarrak lasterketa apart bat egin du beste garaipen bat gehitzeko. Jonas Vingegaard taldekidea bigarren geratu da eta ia ziurtatuta du maillot horia.

  • Wout van Aert

    Wout van Aert. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Wout van Aert belgikarrak irabazi du Frantziako Tourreko erlojupekoa, Jonas Vingegaard taldekidearen aurretik. Horrela, liderraren maillot horia sendotu du, Tourra amaitzeko egun bat falta denean.

Van Aertek bere hirugarren etapa garaipena lortu du edizio honetan, baita igande honetan hiriburuan jantsiko duen erregulartasunaren maillot berdea eta "super lehiakor" ohorezko titulua ere.

Belgikarrak 19 segundoko aldea atera dio Vingegaardi Rocamadourreko helmugan. Hirugarren Tadej Pogacar esloveniarra izan da, irabazlearengandik 27 segundora.

20. ETAPAREN SAILKAPENA:

1 - VAN AERT Wout (Jumbo) 0:47:59

2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +0:19

3 - POGACAR Tadej (UAE) +0:27

4 - THOMAS Geraint (INEOS) +0:32

5 - GANNA Filippo (INEOS) +0:42

6 - MOLLEMA Bauke (Trek) +1:22

7 -  CATTANEO Mattia (Quick-Step) +1:25

8 - WRIGHT Fred (Bahrain) 1:32

9 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) +1:37

10 - TRATNIK Jan (Bahrain) +1:48

 

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 76:33:57

2 - POGACAR Tadej (UAE) +3:34

3 - THOMAS Geraint (INEOS) +8:13

4 - GAUDU David (Groupama) +13:56

5 - VLASOV Aleksandr (BORA) +16:37

6 - QUINTANA Nairo (Arkéa) +17:24

7 - BARDET Romain (DSM) +19:02

8 - MEINTJES Louis (Intermarché) +19:12

9 - LUTSENKO Alexey (Astana) +23:47

10 - YATES Adam (INEOS) +25:43

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena