Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

17:16

Frantziako Tourra 2020

14. etapa

Matthewsek Bettiol gainditu du eta lehenengo iritsi da Mendera

I. G. | EITB MEDIA

Etapako irabazlea azken hiru kilometroetan erabaki da, eta australiarrak Bettiol italiarrarekin borrokatu behar izan du garaipena lortzeko.

01:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Michael Matthews australiarrak irabazi du Frantziako Tourraren hamalaugarren etapa, Mendako helmugan amaitu den ihesaldian nagusitu ondoren, bere laugarren garaipena eskuratuz.

BikeExchange taldeko esprinterra izan da ihes egin zuten 23 txirrindularien artean indartsuena, eta Alberto Bettiol italiarraren aurretik bukatu du lasterketa. Hirugarren Thibaut Pinot frantziarra izan da.

12 minutu baino gehiagorekin sartu da azken bi edizioetako irabazlea, Pogacar, Vingegaard liderrarekin batera, 2:22 minutuko errentari eutsiz.

Esloveniarrak erasoa jo du helmugarako 3,5 kilometro falta zirenean eta Vingegaard izan da bere gurpilari jarraitu dion bakarra.

14. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - MATTHEWS Michael (BikeExchange) 4:30:53

2 - BETTIOL Alberto (EF) +0:15

3 - PINOT Thibaut (Groupama) +0:34

4 - SOLER Marc (UAE) +0:50

5 - KONRAD Patrick (BORA) +0:58

6 - FUGLSANG Jakob (Israel) d.b.

7 - GROßSCHARTNER Felix (BORA) +1:06

8 - KÄMNA Lennard (BORA) +1:12

9 - GESCHKE Simon (Cofidis) d.b.

10 - MEINTJES Louis (Intermaché) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 55:31:01

2 - POGACAR Tadej (UAE) +2:22

3 - THOMAS Geraint (INEOS) +2:43

4 - BARDET Romain (DSM) +3:03

5 - YATES Adam (INEOS) +4:06

6 - QUINTANA Nairo (Arkéa) +4:15

7 - MEINTJES Louis (Intermaché) +4:24

8 - GAUDU David (Groupama) d.b.

9 - PIDCOCK Thomas (INEOS) +8:49

10 - MAS Enric (Movistar) +10:00

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena