Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
UZTAILAK 22, OSTIRALA
EITB MEDIA
Etapa bereziki aproposa dirudi esprintean amaitzeko; hala ere, ez dira faltako Cahorseko kaleetara ihes eginda iristen saiatuko diren ziklista ausarten saiakerak.
2022ko Frantziako Tourreko 19. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra
Albisteak (18)
Informazio gehiago (1)
Behin Pirinioetako igoera gogorrak atzean utzita, Frantziako Tourra azken txanpan sartuko da uztailaren 22an, ostiralean, hemeretzigarren etapa jokatuta.
Txirrindularien hanka minduek 188,3 kilometroko ibilbidea egin beharko dute Castelnau-Magnoac eta Cahors herriak lotzeko.
Ia zailtasun orografikorik gabeko jardunaldia izango da, 4. mailako bi mendate baino ez baitira azaltzen ibilbidean. Etapa bereziki aproposa dirudi esprintean amaitzeko; hala ere, ez dira faltako Cahorseko kaleetara ihes eginda iristen saiatuko diren ziklista ausarten saiakerak.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en 14:25etik aurrera, eta ETB4k 14:30etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.
Ikusi 18. etaparen profila | Ikusi 20. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 19. etapa (uztailak 22)
Ibilbidea: Castelnau-Magnoac - Cahors
Distantzia: 188,3 km
Hasiera-ordua: 13:10.
Amaiera-ordua: 17:16 (46 km/h) | 17:27 (44 km/h) | 17:39 (42 km/h).
Mendiko saria: Côte de la Cité Médiévale de Lauzerte (4. mailakoa), 135,7. kilometroan; Côte de Saint-Daunès (4. mailakoa), 152,6. kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa