Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
9. etapa
EITB Media
Bob Jungelsek irabazi du Frantziako Tourreko bederatzigarren etapa. Ihes eginda iritsi da helmugara. Jonathan Castroviejo euskal txirrindulariak bigarren postuan amaitu du. Tadej Pogacar iristen da sailkapen nagusiko lehen postuan bigarren atseden egunera.
Albisteak (3)
Bob Jungelsek (AG2R Citroen) irabazi du Frantziako Tourreko bederatzigarren etapa, igande honetan (uztailak 10) Aigle eta Châtel les portes du Soleil (192,9 km) artean egin dena. Jonathan Castroviejo (Ineos Grenadiers) euskal txirrindulariak bigarren amaitu du. Tadej Pogacar (UAE Emirates) liderraren elastikoarekin iritsi da bigarren atseden egunera.
Jungelsek etapa bikaina osatu du, garaipenarekin biribilduta. Luxenburgokoak ondo gainditu ditu etapako lehen mailako bi mendateak; azkena, helmugatik 10 kilometrora egon da. Thibaut Pinot (Groupama FDJ) Jungelsen bila joan da azken igoeran. Bazirudien frantziarrak lasterketa buruarekin bat egin behar zuela, baina bete egin da; gainera, Castroviejok eta Carlos Veronak (Movistar) harrapatu, eta atzean utzi dute. Castroviejo ez da Jungels harrapatzeko gai izan, baina bigarren gurutzatu du helmuga. Verona izan da hirugarren, eta Pinot laugarren.
Azken metroetan, faboritoen tropelean, Tadej Pogacar liderrak erritmoa bizitu du, eta bosgarren izan da, seigarren postuan amaitu duen Jonas Vingegaardekin (Jumbo Visma) batera. Pogacarrek eta Vingegaardek hiru segundo atera dizkiete Geraint Thomas (Ineos Grenadiers), Adam Yates (Ineos Grenadiers), Enric Mas (Movistar), Nairo Quintana (Arkea) eta Primoz Roglic (Jumbo Visma) txirrindulariei.
Asko kosta da eguneko ihesaldia eratzea, baina etapako 40 kilometroan 21 txirrindularik osatutako talde batek ihes egin du tropeletik. Talde horretan sartu dira Castroviejo eta Ion izagirre (Cofidis) euskal txirrindulariak, eta bertan egon dira Luis Leon Sanchez, Verona, Jungels, Wout Van Aert, Uran eta Pinot, besteak beste. Helmugarako 60 kilometro falta zirenean Jungelsek erasoa jo eta taldea txikitu du. Inork ezin izan dio haren erritmoari eutsi eta helmugaraino iritsi da, garaipena lortuz.
Bederatzigarren etapa amaituta, Pogacar dago sailkapen nagusiko lehen postuan eta 39 segundo ateratzen dizkio Vingegaardi. Geraint Thomas da hirugarren 1'17"ra; Adam Yates, aldiz, laugarren da 1'25"era.
9. etapako sailkapena:
1 - JUNGELS Bob (AG2R Citroën) 4:46:39
2 - CASTROVIEJO Jonathan (INEOS) + 0:22
3 - VERONA Carlos (Movistar) + 0:26
4 - PINOT Thibaut (Groupama) + 0:40
5 - POGACAR Tadej (UAE) + 0:49
6 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) d. b.
7 - THOMAS Geraint (INEOS) + 0:52
8 - YATES Adam (INEOS) d. b.
9 - MAS Enric (Movistar) d. b.
10 - QUINTANA Nairo (Arkea) d. b.
Sailkapen nagusia:
1 - POGACAR Tadej (UAE) 24:43:14
2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +0:39
3 - THOMAS Geraint (INEOS) +1:14
4 - YATES Adam (INEOS) +1:22
5 - GAUDU David (Groupama) +1:38
6 - BARDET Romain (DSM) +1:39
7 - PIDCOCK Thomas (INEOS) +1:46
8 - MAS Enric (Movistar) +1:50
9 - POWLESS Neilson (EF) +1:55
10 - QUINTANA Nairo (Arkea) +1:59
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa