Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
4. ETAPA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Jumbo-Visma taldeko txirrindulari belgikarrak bere taldeak jardunaldiko azken igoeratxoan egindako lan bikaina aprobetxatu du etapa garaipena lortzeko.
Wout van Aert bere garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Wout van Aert (Jumbo-Visma) txirrindulari belgikarrak irabazi du astearte honetan jokatu den Frantziako Tourreko laugarren jardunaldia, Dunkerque eta Calais artean (171,5 kilometro) korritu dena. Hala, lehendabiziko hiru etapatan jarraian bigarren postua bereganatu ondoren, garaipena lortu du azkenerako.
Jumbo-Vismak helmugatik 11 kilometrora hautsi du etapa, 900 metroko luzera baino ez zuen Cote du Cap Blanc-Nez mendatetxoaren igoeran (% 8ko batez besteko maldak). Herbehereetako taldearen erasoko estrategiari INEOS Grenadierseko kide batzuek baino ezin izan diote erantzun hasiera batean, tartean Adam Yates britainiarrak, baina hark ere amore eman behar izan du igoerako azken metroetan.
Hala, Van Aert bakarrik geratu da lasterketaren buruan, eta gaina hartu bezain laster tiraka jarraitu du zeharo hautsita zegoen tropelarekiko zuloa zabaltzeko asmoz. Belgikarrak dena eman du azken 9 kilometroetan, eta tropela antolatzen saiatu den arren jazarpenean, ez dute helmugara arte berriro ikusi.
Jasper Philipsen, besoak gora
Van Aertez gain, beste hiru protagonista izan dira 4. etapan. Alde batetik, Magnus Cort Nielsen (EF) eta Anthony Perez (Cofidis) iheslariak, ibilbidearen zati handi batean tropelari aurre hartuta ibili direnak, eta bestetik, Jasper Philipsen (Alpecin Fenix) esprinterra, tropeleko esprinta irabazi eta besoak altxatu dituena, etapako loria berea zela pentsatuta.
Galtzada-harriak, txirrindularien zain
Asteazken honetan iritsiko da aurtengo edizioko etaparik garrantzitsuenetako bat; izan ere, galtzada-harriak izango dira Lille eta Arenberg arteko bosgarren etapako protagonistak. Guztira 20 kilometro dituzten 11 errepide zati espero dituzte. Denetarik gerta daitekeen eguna, errespeturik handienaren duin, beharbada lehen galbahea sailkapen nagusian.
ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - VAN AERT Wout (Jumbo-Visma 4:01:36
2 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin-Deceuninck) +0:08
3 - LAPORTE Christophe (Jumbo-Visma) d.b.
4 - KRISTOFF Alexander (Intermarché) d.b.
5 - SAGAN Peter (TotalEnergies) d.b.
6 - MOZZATO Luca (B&B Hotels) d.b.
7 - VAN POPPEL Danny (BORA) d.b.
8 - HOFSTETTER Hugo (Arkéa) d.b.
9 - MATTHEWS Michael (BikeExchange) d.b.
10 - THOMAS Benjamin (Cofidis) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa