Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
Zortzikoa
EITB Media
UAE Emirates taldeak Tourrera eramango duen zortzikoa jakinarazi du. Tadej Pogacar izango da taldeburua, eta esloveniarrarekin garaipena lortzea da helburua.
Tadej Pogacar, 2021eko Tourreko irabazlea. Argazkia: EFE
UAE Emiratesek Frantziako Tourrera eramango duen taldea jakinarazi du astelehen honetan. Tourra uztailaren 1ean hasiko da, eta Tadej Pogacar izango da UAEko taldeburua.
Pogacarrekin garaipena lortzea da taldearen helburua, eta, esloveniarrarekin batera, beste zazpi txirrindulari hauek osatuko dute zortzikoa: Rafal Majka, Brandon McNulty, Marc Soler, Matteo Trentin, Vegard Stake Laengen, George Bennett eta Mikkel Bjerg.
"Hirugarrenez parte hartuko dut Tourrean, eta lehiatzeko gogo biziz nago. Urtean zehar gogor lan egin dugu talde moduan lasterketa honetarako, eta hiru aste hauetan jarraitzaile guztiei ikuskizun bikaina eskaini nahi diegu. Orain arte lortu duguna positiboa izan da niretzat eta taldearentzat; espero dugu horrela jarraitzea Tourrean ere. Badakigu ez dela erraza izango, erronka handia dugu aurrean, baina horixe da Tourraren xarma", adierazi du Pogacarrek.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa