Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
UZTAILAK 7, OSTEGUNA
EITB MEDIA
3. mailako bi mendate gainditu beharko dituzte, horietako bat helmugatik 5 kilometro eskasera eta % 12ko aldaparekin, eta 4. mailako beste bat lasterketa amaitzeko 15 kilometro falta direnean.
2022ko Frantziako Tourreko 6. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Konstantzia eta erritmoari eustea funtsezko gakoak izango dira uztailaren 7an jokatuko den Frantziako Tourraren seigarren etapan; izan ere, osteguneko etapako ibilbide luzeak indarrak gordetzera behartuko ditu txirrindulariak azken kilometroetan garaipena lortzeko aukeraren bat izan nahi badute.
Parte hartzaileak Binchetik irtengo dira Tourreko etaparik luzeenari aurre egiteko, eta 220 kilometro egin ondoren iritsiko dira Longwyra. 3. mailako bi mendate gainditu beharko dituzte; horietako bat helmugatik 5 kilometro eskasera kokatuta egongo da, eta % 12ko batez besteko aldapak dituena. 4. mailako beste bat ere izango dute zain jardunaldia amaitzeko 15 kilometro falta direnean.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en 13:30etik aurrera. ETB4k 14:30etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en izango da jarraitzeko aukera.
Ikusi 5. etaparen profila | Ikusi 7. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 6. etapa (uztailak 7)
Ibilbidea: Binche - Longwy
Distantzia: 219,9 km
Hasiera-ordua: 12:05.
Amaiera-ordua: 17:15 (44 km/h) | 17:29 (42 km/h) | 17:45 (40 km/h).
Mendiko saria: Côte des Mazures (3. mailakoa), 87.2. kilometroan; Côte deMontigny-sur-Chiers (4 mailakoa), 205. kilometroan; Côte de Pulventeux (3. mailakoa), 214.6. kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa