Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
UZTAILAK 5, ASTEARTEA
EITB MEDIA
Igoera eta jaitsiera ugariko ibilbidea izango da, eta garaipena esprintean erabaki daitekeen arren, esprinter batzuek zailtasunak izan ditzakete igoeraren batean. Era berean, ezin da baztertu ihesaldi bat garaipena lortzeko benetako aukerekin iristea.
2022ko Frantziako Tourreko 4. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Lehen atseden egunaren ostean, uztailaren 5ean, Frantziako Tourreko laugarren etapa jokatuko da. Dunkerque eta Calais lotuko dituen 171,5 kilometroko ibilbidean txirrindulariek laugarren mailako sei mendate topatuko dituzte.
Dunkerquetik abiatu eta 30 kilometrora egongo da Cassel mendatea (1,7 kilometroko igoera, batezbesteko % 4,2ko maldakekin). 60. kilometroan kokatuta egongo den Remilly-Wirquin mendateko igoera 1,1 kilometrokoa da, eta bere malden batezbestekoa % 6,8koa. Ibilbideko 92. kilometroan topatuko dute txirrindulariek Nielles-les-Blequin mendatea (1,1 kilometro eta batezbesteko % 7,7ko maldekin). Ia jarraian, 100. kilometroan, Harletteseko malden % 6ko batezbestekoari egin beharko diote aurre, 1,3 kilometroan zehar.
Ventus izango da etapako bosgarren mendatea, helmugatik 48 kilometrora aurkituko dutena (1,1 kilometroko igoera, batezbesteko % 6ko maldekin).
Eguneko azken igoera helmugatik 11 kilometrora kokatuta dagoen Cap Blanc-Nez izango da. Azken mendate horrek igoera laburra du, 900 metrokoa, baina bere malden batezbestekoa % 7,5ekoa da.
Horrenbestez, igoera eta jaitsiera ugariko ibilbidea izango da, eta garaipena esprintean erabaki daitekeen arren, esprinter batzuek zailtasunak izan ditzakete igoeraren batean. Era berean, ezin da baztertu ihesaldi bat garaipena lortzeko benetako aukerekin iristea. Gainera, baliteke haizea egotea etaparen azken zatian.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en 14:45etik aurrera egongo da etapa ikusteko aukera. Ondoren, ETB1ek 15:00etan egingo du bat seinalearekin etapa amaitu arte.
Ikusi 3. etaparen profila | Ikusi 5. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 4. etapa (uztailak 5)
Ibilbidea: Dunkerque – Calais
Distantzia: 171,5 km
Hasiera-ordua: 13:15
Amaiera-ordua: 17:14 (46 km/h) | 17:24 (44 km/h) | 17:35 (42 km/h).
Mendiko saria: Cassel (4. mailakoa), 30,7. kilometroan; Remilly-Wirquin (4. mailakoa), 71,8. kilometroan; Nielles-lès-Bléquin (4. mailakoa), 97,2. kilometroan; Harlettes (4. mailakoa), 102,7. kilometroan; Ventus (4. mailakoa), 123,6. kilometroan; eta Cap Blanc-Nez (4. mailakoa), 160,7. kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa